Lepista rickenii Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gordinik jan daiteke. Zapore mina duenez, neurriz kontsumitu behar da, beste perretxiko batzuekin nahastuta, haragien hornigai gisa.

Lepista rickenii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista rickenii
Singer, 1948

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua. Marroi tabako kolorekoa edo gris-arrea, kolore marroi iluneko orban zirkular eta zentrokidez apaindua. Ertz argiagoa du eta beherantz biribildua.

Orriak: Itsatsiak, estu, orritxoak tartekatuta, kapelaren haragitik bereiz daitezke, arre argi kolorekoak, kapelaren ertzaren antzekoa.

Hanka: Zilindriko samarra, trinkoa, orrien antzeko kolorekoa.

Haragia: Hauskorra, zurixka, irin zaharraren usain eta zaporekoa.[2]

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil, esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa. Rickenii epitetoa berriz, pertsona izenetik dator; Adalbert Ricken mikologo alemanaren omenez.

Jangarritasuna aldatu

Kalitate oneko jangarria, baina pixka bat mina.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lepista luscina delakoarekin nahas daiteke. Lepista caespitosa espeziearekin ere bai, hau soropildua hazten da eta ez da hain handia.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, taldetan ateratzen da, zelaietan eta larreetan, baita txilarren artean ere.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (171). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 171 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 274 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 142 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu