Lepiota kuehneri Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da gomendagarria kontsumitzea, balio gastronomiko oso kaskarra baitu. Autore batzuek toxikoa izan daitekeela ere uste dute.

Lepiota kuehneri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota kuehneri
[[|]]

Sinonimoak: Lepiota kuehneriana, Lepiota subgracilis, Lepiota wasseri, Lepiota clypeolarioides.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 70 mm arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, laster ganbila, azkenean lau-ganbiletik laura, marroi-arrosa koloreko edo arre-arrosa koloreko erdiko titi borobildua mantenduz, horren inguruan, azalera, titiaren koloreko edo pixka bat zurbilagoko ezkata fin zentrokideetan banatzen da, sakabanatuagoak eta gutxiago ezkatatutakoak ertzerantz, ertza inkurbatua, gero zuzena, pixka bat soberakinekin eta errezel orokorraren hondar batzuekin.

Orriak: Estu, lamelula ugarirekin, libreak, sabeldunak, zuriak, gero krema kolorekoak isla horixkekin, ertz krenulatua.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 50 mm arteko garaierakoa eta 6 mm arteko diametrokoa, zilindriko samarra, pixka bat loditua oinarrirantz, betea, gero barnehutsa, fibrilosoa, zurixkatik okre-arrosara doan kolorekoa eraztunaren gainetik, azpitik fibrilla zurixka ugarirekin eta okre-arrosa koloreko edo gris-marroi koloreko zerrendekin, eraztun zurixka iheskorrarekin.

Haragia: Urria, zurixka, marroi-arrosa kolorekoa kapelaren azalaren azpian, gorri-marroia edo ardo kolorekoa kortexean, usain gogorra Lepiota cristata gogorarazten duena, zaporea pixka bat frutarena.[2]

Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetatik dator eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Lepiota brunneoincarnata delakoarekin nahas daiteke. Lepiota cristata espeziearekin ere bai, honek mintzezko eraztun osoa du, lizun usain gogorra eta desatsegina. Lepiota clypeolaria handiagoa da eta kolore gutxiagoko kapela.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan, eremu termofiloetan. Ez da oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Alpeak, Estonia, Errusia.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas,. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas. Catalogo micológico.
  6. Lepiota kuehneri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu