Leonor Lasso de la Vega (1432an †) Garci Lasso II.a de la Vega eta Mentzia Cisnerosen alaba eta Garci Lasso I.a de la Vega Alfontso XI.a Gaztelakoaren izenean Gaztelako Adelantadoaren biloba zen.

Leonor de la Vega
Bizitza
JaiotzaXIV. mendea
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza1432 ( urte)
Familia
AitaGarci Lasso Ruiz de la Vega
AmaMencia de Cisneros, Señora de Guardo
Ezkontidea(k)John of Castile (en) Itzuli
Diego Hurtado de Mendoza (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaHouse of Lasso de la Vega (en) Itzuli
Jarduerak

Lehen aldiz Juan Tellez Gaztelakoarekin ezkondu zen, Aguilar de Campooko II. jauna, Henrike II.a Gaztelakoaren iloba eta Aljubarrotako guduan hil zena 1385ean. Lehen ezkontza honetan alaba bat baino ez zuen izan, Aldontza Tellez Gaztelakoa, Gartzea Manriquerekin ezkondu zena eta Castañedako lehen kondeak eta Aguilar de Campooko markesen sortzaileak izan zirenak.

Bigarren aldiz 1387an ezkondu zen Diego Lopez de Mendozarekin, bere ezkon-sarian Carrión de los Condes herria emanez, baita Asturias de Santillanako jaurerri garrantzitsua ere.

Bera hil ondoren, bere jabego guztiak Mendoza etxera pasa ziren bere seme Iñigo López de Mendozaren bidez, eta 1445ean Joan II.a Gaztelakoa erregeak bere eskubideak berretsi zituen Santillanako markes titulua emanez, honela Santillana del Mar Jaurerriaren erdigune bihurtu zelarik, Torrelavega, Kantabrian, izen bereko maiorazkotzaren buru administratibo bezala geratuz. Bere seme Iñigo Lopez de Mendoza Infantadoko duke etxe boteretsuaren sortzailea izan zen. Bere hil hondarrak oraindik Torrelavegako Jasokundeko Andre Mariaren elizan daude.