Leonie Dorado Arce (La Paz, Bolivia, 1993ko irailaren 22a) boliviar emakumezko telebista aurkezle eta abeslari transgeneroa da. Boliviako telebistan albistegiak aurkeztu dituen lehen emakume transgeneroa da.[1]

Leonie Dorado
Bizitza
JaiotzaLa Paz1993ko irailaren 22a (30 urte)
Herrialdea Bolivia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakberriemailea, abeslaria eta trans eskubideen aldeko ekintzailea
Musika instrumentuapianoa
ahotsa

Sei urte zituenetik musika klasikoa ikasi zuen Musika Kontserbatorio Plurinazionalean. Halaber, kantu lirikoa ikasi zuen 4 urtez. 18 urterekin kontserbatorioan graduatu zen musika lizentziaturan. 2012tik 2015era Gizarte Komunikazioa ikasi zuen Buenos Airesen, Argentinan. Ikasketak amaitu zituenean Boliviara itzuli zen, eta emakumerako trantsizioa egin zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «La primera mujer transgénero que conduce noticieros en Bolivia» El Diario 2020-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).