Lekeitioko hilketak (1972)
Lekeitioko sarraskia frankismoaren azken garaian Guardia Zibilak Lekeitio herrian burutu zuen bi ETAkideen hilketa izan zen. 1972ko irailaren 2an, Guardia Zibilak Lekeition ETAko kide Mikel Martinez de Murgia "Murgi" eta Jose Benito Mujika "Xenki" hil zituen.
Lekeitioko hilketak | |
---|---|
Mota | polizia sarekada shootout (en) |
Honen parte da | Euskal Herriko gatazka |
Data | 1972ko irailaren 2a |
Kokaleku | Lekeitio |
Herrialdea | Frankoren diktadura |
Gertaerak
aldatuHilketen bezperan Polizia frankistak ETAren Fronte Kulturaleko bi kide (Jon Mikel Feijo eta Mikel) atxilotu zituen herrian propaganda banatzen ari zirela. Gau osoan torturatu ostean biharamunean propaganda nork eman zien esan zuten.
Aurreko egunean hitzartuta zuten bilerara ez agertzeak lagunak (Jose Benito eta Mikel) uxatu eta bertan egongo ez zirela pentsatu zuten. 9ː00ak arte eutsi zioten izkutalekuaren berri eman gabe. Ordu horretan propaganda Benito eta Mikel emana zela aitortu zuten eta beraien helbidearen berri eman zioten poliziari.
200 guardia zibilek Dendari kaleko 36. atariko etxea inguratuta izan zuten eta herrian zer gertatzen ari zenaren berria laster zabaldu zen.
10.30etan ke-granadak jaurti zizkieten barrura. Xenkik arnasa hartu ahal izateko leihoa ireki zuenean tirokatu zuten kanpotik. Mikelek, sendagilea eskatu egin zuen baina poliziek laguntza ukatu zuten. Poliziek Mikeli armak leihotik botzea eskatu zioten eta armak bota eta gutxira, atearen bestaldetik 45 tiro sartu zizkioten.[1]
Egun horretan Lekeitioko herri guztia poliziez gainezka egon zen eta herria guztiz kontrolpean sarritan Hego Euskal Herriko herrietan frankismoko azken urte horietan gertatu izan zen moduan[2]. Lekeitioko jaiak, irailaren 1ean hasi zirelarik polizien gehiegikeria gaitzezteko asmoz, bertan behera geratu ziren 3. egunetik aurrera eta urte hartan ez zen Antzar Eguna ospatu nahiz eta garaiko agintari frankistek ondo ez hartu erabaki hau.
Gertakarien ondoren, Guardia Zibilak une oro kontrolatu zuen etxebizitzarako sarbidea, eta ez dago jasota bertan epailearen presentziarik. Ordu batzuk geroago, Institutu Armatuak medikuei gorpuak ikuskatzeko eskatu zienean, gorpuak manipulatuak izan zitezkeela ikusi zuten. Bi gazteak hil zirenetik medikuak iritsi ziren arte ordu batzuk igaro ziren, eta denbora horretan, Bengoetxea doktoreak dioenez, Guardia Zibilak etxebizitza garbitu zuen. Ez zuten jaurtigairik aurkitu, soilik bi gorpu: ‘Xenki’-rena, balaren marka oso zehatz batekin, frankotiratzaile batek egingo zukeena bezalakoa, eta, ‘Murgi’-rena, 20 bala-zulo baino gehiagorekin, bai gerrialdean eta bizkarraldean, hots, konfrontazio baten ondoriozko markekin bat ez datorren autopsia.
Hildakoak lurperatzea eta jazarpena
aldatuFamiliek ikusi edo identifikatu gabe lurperatu zituzten bi gorpuak. Agintari bat ere ez zen senideekin harremanetan jarri heriotzen berri emateko. Bai, ordea, Guardia Zibilak: Mujika familiaren atea jo ondoren ‘Xenki’-ren argazkia erakutsi zieten, Pili arreba zaharra Egiari Zor fundazioak antolatutako hitzaldi batean azaldu zuen bezala. Hala ere, azkenean, zarauztarra etxera eramatea lortu zuten. «Amak ikusi egin nahi zuen berea zen jakiteko eta kutxa zabaldu eta bere burua ikusi genuen». ‘Murgi’-ren senideek, berriz, ezin izan zuten senidea identifikatu.
Bi hildakoen senideak atxilotu, torturatu eta espetxeratu zituzten, eta Estatu espainolaren errepresioak eragotzi egin zuen gertatutakoaren egia ikertzeko ahalegin oro[3].
Bertsio ofiziala
aldatu50 urteetako bertsio ofizialak zioen tiroketa batean hil zirela. Garai hartako komunikabide guztiek bertsio hau babestu zuten. Kontuan hartu behar da frankismoaren diktadura indarrean zegoela garai hartan. Poliziak hasiera batean Lekeitioko Arrantza Taldea (Club de Pesca de Lequeitio) estandarazi zuten ekintzaileak zirela uste zutela esan zuten nahiz eta beranduago ideia hori bertan behera utzi.
2022an, hilketak izan eta 50 urte beranduago, Espainiako komunikabide batzuek, ABC egunkariak tartean, frankismo garaiko hasierako bertsio ofiziala babesten zuten[4].
Frankismoaren garaiko agintariek baina baita gaur egungoek ere 1972ko bertsio ofiziala ez dute zalantzan ipini eta Guardia Zibilaren inpunitatea babestu dute[5].
Eusko Jaurlaritzaren aitorpena
aldatuLekeitioko Udalak duela 2015ean kasu hau ikertzeko eskatu zion Gogora Institutuari. Ondoren, familiak Lakuako Gobernura jo zuen 2016an onartutako polizia-gehiegikerien eta giza eskubideen urraketen legearen bidez.
2022ko abuztuan Jaurlaritzak Mujika eta Martinez de Murgia exekutatu egin zituztela baieztatu zuen. Ikerketa batek frogatu du Guardia Zibilak exekutatu zituela.
Iñigo Urkullu lehendakariak esan zuen ebazpena ez zuela Gobernu Kontseiluak igorri, horretarako ardura duen balorazio batzordeak baino; erabakia errespetatzen zuela adierazi du. Horrez gain, gogorarazi du batzorde hori «erabat independentea» dela, eta ez daukala horren gaineko eraginik.
Urte askoan kasua isilpean egon ondoren, 2016ko urriaren 2an, Lekeitioko Udalak Gogora Institutuari eskatu zion ikerketa bat zabaldu zezala gertatutakoaren gaineko egia azaleratzeko. Bi urte geroago, hildakoen senideek eta Egiari Zor fundazioak Jaurlaritzari errekurtsoa aurkeztu zioten, 2016. urtean indarrean jarri zen 107/12 legearen bidez —lege horren xedea da 1960tik 1978ra bitartean «motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa» ematea—, eta gertatutakoa ikertzeko eskatu zioten. Azterketa luze baten ondoren, ekainean iritsi zitzaien legearen bidez aitortzak emateko sortutako balorazio batzordearen ebazpena.
Mujika eta Martinez de Murgia «exekuzio arbitrarioaren biktima» ofizialtzat aitortu ditu ebazpen horrek, eta adierazi du bizitzeko eskubidea urratu ziela Guardia Zibilak. Egiari Zor fundazioak BERRIAri azaldu zionez, gertatutakoa argitzeko, hilketaren egunean han zeuden zenbait lekukoren testigantzak bildu dituzte, eta baita medikuen datuak ere: «Jende askorekin hitz egin dute. Garai hartan gorpuen azterketa egin zuten medikuetako batekin ere lanean ibili dira, eta hark gordeta zeukan oraindik informazio guztia; kasua oso ondo gogoratzen zuen, gainera»[6].
Ekitaldi politikoa
aldatu2022ko irailaren 2an ostiralean ekitaldi politikoa antolatu zuen Egiari Zor fundazioak, Egia jakiteko garaia da lelopean, Lekeitioko Dendari kalean zuela 50 urte bi etakideak hil zituzten lekuan bertan. 50 urte Xenki eta Murgi plataformarekin batera antolatu zuten, eta hildakoen senideak ere bertaratuko ziren. Ekitaldi politikoaz gain, lore eskaintza egin zitzaien Mujika eta Martinez de Murgiari. Lekeitioko Udalak harrera instituzionala egin zien senideei ekitaldiaren aurretik.
Iruditegia
aldatu-
Mikel de Murgia Lekeitioko neskalaguna zuen eta neskaren sendiak ipini zuten oroitarria Mikel erail eta gutxira.
-
Lekeition hil eta gutxira, Mikel de Murgiaren neskalagunen senideek bere oroitarria ipini zuen sendiko panteoian, herriko hilerrian. Atzean, neskalagunaren sendiko panteoia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/guardia-zibilak-lekeition-etako-kide-mikel-martinez-de-murgia-mikelon-eta-jose-benito-mujika-xenki-hil-zituen
- ↑ https://www.deia.eus/opinion/tribuna-abierta/2010/05/20/web-antiterrorista-error-5649316.html
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220902/xenki-eta-murgi-guardia-zibilaren-biktimak-mende-erdiren-ondoren
- ↑ https://www.abc.es/espana/etarras-cuelan-ley-victimas-pais-vasco-20220831203548-nt.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.google.com%2F
- ↑ https://www.publico.es/politica/garantizo-impunidad-guardias-civiles-franquistas-ejecutaron-jovenes-lekeitio.html
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1927/006/003/2022-08-31/jaurlaritzak-dio-mujika-eta-martinez-de-murgia-exekutatu-egin-zituztela.htm