Leitzaran Institutua

Leizaran Institutua» orritik birbideratua)

Leitzaran Institutua, ofizialki IES Leizaran BHI, Andoaingo Bigarren Hezkuntzaren Institutua da. Eskola herriaren goiko partean dago kokatuta. Bi eraikuntza ditu, bata, nagusia, Plazaola kalean, bestea, polikiroldegia, goiko partean.

Andoaingo Institutua
43°13′N 2°01′W / 43.217°N 2.017°W / 43.217; -2.017

Historia aldatu

Ikastetxe hau 1991an Hernaniko Institutuaren adar moduan sortu zen[1] eta hurrengo urtean, 1992an, ikastetxe autonomo gisa antolatu zen[2]. 2017an institutuaren 25.urtemuga ospatu zen. Dena dela, eraikina zaharragoa da.

Eskaintza aldatu

Institutu honetan DBH, Batxilergoa eta Goi Mailako Hezkuntza Ziklo bat, Gizarteratzea, irakasten da. Ikastetxearen edifizioa zaharragoa da, 80. hamarkadakoa; aurretik bertan Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren eskola zegoen. Gaur egun ikastetxea Lanbide Heziketako Ikaslan eta Bigarren Hezkuntzako BIHE (Institutu Publikoen Zuzendari Elkartea) sareetako partaidea da.

 
Andoaingo Leitzaran Institutuaren hezkuntza eskaintza.

Erreferentziak aldatu

  1. EHAA 138.zenbakia, 1991/07/08.
  2. EHAA 115 zenbakia, 1992/06/17.

Kanpo estekak aldatu

Ikus, baita ere aldatu