Oinarrizko Hezkuntza Orokorra


Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO, gaztelaniaz: Educación General Básica, EGB) derrigorrezko eskolatzea 8 ikasturtez osatuta zegoen Espainian. Legeak bi etapatan banatzen zuen:

  • Lehen etapa: OHOko 1. mailatik 5. mailara, 6, 7, 8, 9 eta 10 urterekin, eta
  • Bigarren etapa: OHOko 6. mailatik 8. mailara, 11, 12 eta 13 urterekin (ikasturteren bat errepikatu ezean).

Egitura hori hiru ziklotan banatua izatera igaro zen 1981etik aurrera:

  • Hasierako zikloa: OHOko 1. eta 2. mailak, 6 eta 7 urterekin,
  • Erdiko zikloa: OHOko 3., 4. eta 5. mailak, 8, 9 eta 10 urterekin, eta
  • Goiko zikloa: OHOko 6., 7. eta 8. mailak, 11, 12 eta 13 urterekin (ikasturteren bat errepikatu ezean).

OHOko goiko zikloko irakasgaiak hauek ziren:

  • Hizkuntza arloa, Euskara eta Gaztelania
  • Hizkuntza arloa, Atzerriko Hizkuntza
  • Matematika eta Natur Zientziak
  • Gizarte arloa
  • Gorputz hezkuntza eta kirolak
  • Hezkuntza estetikoa eta preteknologikoa
  • Erlijioa

1979tik aurrera, ikastetxe askotan erlijio irakasgaiaren ordez, Etika ikasteko aukera eskaini zen, baina eskolatze-liburu ofizialak Erlijioa izendapena mantendu zuen.

Oinarrizko irakaskuntza amaitu ondoren, ikasleek Eskola Graduatu titulua jasotzen zuten, "ikastaroak behar adinako aprobetxamenduarekin" egin bazituzten, bestela Eskolatze-ziurtagiria jasotzen zuten. Puntu horretan, hezkuntza-ibilbidearekin jarraitu nahi bazuten bi ibilbideren artean aukeratu behar zuten: Batxilergo Bateratu Balioaniztunean segitzea (BBB) edo Lehen Mailako Lanbide-Heziketako (LH-1) ikasketetan.

Kanpo estekak aldatu