Leherkari biezpainkari ahoskabe
Leherkari biezpainkari ahoskabea munduko hizkuntzen gehiengoan erabiltzen den kontsonantea da. Nazioarteko alfabeto fonetikoan (NAF) soinu hau ⟨p⟩ ikurraz adierazten da, baita euskarazko alfabetoan ere.
Leherkari biezpainkari ahoskabe | |
---|---|
p | |
Kodetzea | |
X-SAMPA | p |
Kirshenbaum | p |
Braille | ⠏ |
X-SAMPA ikur baliokidea p
da. Euskaraz, leherkari biezpainkari ahoskabea ⟨p⟩-z idazten da, pikua eta papera hitzetan daudelarik esate baterako.
Hizkuntzetan duen presentzia
aldatuMunduko hizkuntzetan
aldatu/p/-a /b/ duten hizkuntzen %10ean falta da, gutxi gorabehera. Hori "Mendebaldeko Saharako zonaren" ezaugarri erregionala da (Ekuatorearen iparraldeko Afrikako zatia, Arabiako penintsula barne). Ez dakigu eskualde-ezaugarri horren antzinatasuna, ez eta fenomeno berria den ere, arabiera prestigiozko hizkuntza gisa erabiltzen delako (arabierak /p/ galdu zuen historiaurreko garaietan), edo arabierari eskualde-patroi zaharrago batek eragin zion. Beste eremu batzuetan ere badago. Adibidez, protozeltiarra eta antzinako euskara /b/-rekin berreraikiak dira, baina ez /p/-rekin.
Aldaerak
aldatuHala ere, [p] soinua oso arrunta da hizkuntzalaritzan. Hizkuntza gehienek [p] soil bat dute gutxienez, eta batzuek aldaera bat baino gehiago bereizten dituzte. Indiako hizkuntza askok, hala nola hindiak, oposaketa dikotomikoa edo bitarra dute (bi balio desberdinetakoa) [pʰ] hasperenduna eta [p] soilaren artean.
IPA | Deskripzioa |
---|---|
p | p soil |
pʰ | p hasperendun |
pʲ | p sabaikaritu |
pʷ | p ezpainkaritu |
p˺ | p askatugabe |
p̌ | p ahostundu |
pʼ | p eiektibo |
Ikusten denez, aldaera fonetiko mordoa du fonema honek, hauek hizkuntza zenbaitetan erabiltzen direlarik. Oro har, euskaran [pʰ] zubereran ikusiko dugu, edota behe nafarreran. Aldaera hau lehen bi silabetan bakarrik erabili ohi da, beste silabetan ez dugu aurkituko. Bigarrengo silaban denean, bokal artean, /r/, /l/ edo /n/ ostean idazten da. Adibidez, phala, bipher, aphaldu, phuska, etab.[1]
- Bere ahosmoldea leherkaria edo herskaria da, hots, ahoan, faringean edo glotisean aire-emaria erabat blokeatuz eta ondoren blokeo hori bat-batean irekiz gauzatzen den soinua. Prozesu hau 3 fasetan banatzen da: Lehenik, hurbiltzea, aurtikulatzaileak elkartzen diren unea; bigarrenik, mantentzea edota hersketa, artikulatzaileak baturik daudelarik aire-emaria blokeatzen da; eta hirugarrena, askatzea, artikulatzaileak banatzen dira aire konprimitua askatzen dutelarik. Euskaraz, leherkariak /p, b/ biezpainkariak /t, d/ horzkariak, /k, g/ belarrak eta /c, ɟ/ sabaikariak aurki daitezke (ahoskabe-ahostun bikotetan multzokatuz).[2]
- Bere ahoskunea biezpainkaria da, hau da, bi ezpainak batuz eginiko postura artikulatorioa. Kontsonante hauek umeengatik burututako lehen soinuen artean daude /a/ bokalarekin batera, esaterako, /ma/ eta /pa/.
- Bere ahoskera ahoskabea da, izan ere, ahots-tolesturen bibraziorik gabe sortua baita.
- Kontsonante ahokaria da, airea ahotik bakarrik ateratzen baita.
- Kontsonante zentrala da: aire-emaria mihiaren erdialdetik zeharkatzera bideratzen da, aldeetatik beharrean.
- Aire-emaria birikaria da. Hau da, hotsa ahoskatzeko airea birika eta diafragmak bultzaturik dator, hots gehienetan bezala.
Kanpo estekak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «742 Palabras con ph, en euskera» www.palabrascon.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
- ↑ Michelena, Luis. (1977). Fonética histórica vasca. Diputación Foral de Guipúzcoa.