Legoreggae jaialdia 2015. urtetik Legorretan (Gipuzkoa) antolatzen den reggae jaialdia da. Martxoan ospatu ohi da. Urte gutxitan erantzun paregabea jaso duen jaialdia izan da eta esan daiteke euskal reggae eszenan erreferente bilakatzen ari den ekitaldia dela. Jaialdiak lehen urtetik bertako zein nazioarteko musikariak ikusteko aukera ematen du eta reggae-a oinarri izanda, honi loturiko musika estilo ezberdinez gozatzeko aukera egoten da (roots, raggamuffin, ska, dancehall, rap...). 2015eko lehenengo edizio hura herriko plazan gauzatu zen,bigarren urtetik aurrera ordea, ikusle gehiago jasotzeko asmoz, herriko Harripila Kiroldegian antolatzen da emanaldia. Bosgarren edizioan, 1000 ikusletik gora izan zituen.

LEGOREGGAE
Ekitaldi mota Musika ekitaldia
Non Harripila Kiroldegia, Legorreta (Gipuzkoa)
Edizioak 2015 - Gaur arte
Genero musikalak Reggae, Roots, Raggamuffin, Ska, Dancehall, Rap
Sare Sozialak https://www.instagram.com/legoreggaefestibala/

https://www.facebook.com/LegoReggae/

https://twitter.com/legoreggae?lang=eu

Sorrera aldatu

Legoreggae jaialdiak jatorria 2013. urtean du, Gazte Asanbladak antolaturiko kontzertu batzuetan (Revolutionary Brothers + King Konsul + Yanu). Antolatzaileen arabera, bertan sortutako giro onak eta jendearen erantzunak zerbait gehiago egiteko aukera bazegoela pentsarazi zien eta gaurkoz, seigarren edizioaren bidean doa jaialdia.

Herriko gazte talde horrek elkarte bat sortu zuen eta bertako kideek Revolutionary Brothers-ekin elkarlanean antolatzen dute jaialdia. Elkarte hau irabazi asmorik gabekoa da eta herriko eragiletzat du bere burua. Bere oinarrietan reggae musikak dituen balioak sustatu eta zabaltzea du eta honekin batera, herriko beste zenbait ekintza sortu eta gainontzeko eragileekin elkarlanean aritzea.

Lehen edizioa (2015) aldatu

Lehenengo edizio hau 2015eko martxoaren 28an ospatu zen herriko plazan[1]. Aurreikuspenak guztiz gaindituz, sarrera guztiak amaitu ziren kontzertuak hasterako. Lehenengo jaialdi honetan parte hartu zuten musika taldeak hauek izan ziren:

  • Skakeitan (Euskal Herria)
  • Raphael (Italia)
  • Revolutionary Brothers (Euskal Herria)
  • King Konsul & Yanu (Euskal Herria)
  • Sustrajah Band (Euskal Herria)
  • Mulambo batukada (Euskal Herria)

Bigarren edizioa (2016) aldatu

Aurreko urteko arrakasta ikusirik, antolakuntzak eremua handitzeko beharra ikusi zuen eta horrela, bigarren edizioa, Harripila Kiroldegian izan zen martxoaren 19an[2]. Orduztik, urtero, bertan antolatzen da emanaldia. Nahiz eta eremua handitu eta ikusle kopurua ere handiago izan, sarrera guztiak saldu ziren berriro ere. Urte horretako kartela osatu zuten musikariak honakoak izan ziren:

  • Xeic! (Katalan Herriak)
  • Lion D (Italia)
  • Sista Carmen (Txekiar Errepublika)
  • Jarel Babel (Euskal Herria)
  • Revolutionary Brothers (Euskal Herria)
  • Game Over Selectors (Katalan Herriak)
  • Mulambo batukada (Euskal Herria)

Hirugarren edizioa (2017) aldatu

Urte honetako jaialdia martxoaren 25ean ospatu zen eta honako talde hauetaz gozatzeko aukera egon zen[3]:

  • Juantxo Skalari & La Rude Band (Euskal Herria)
  • General Levy (Erresuma Batua)
  • Sara Lugo (Alemania)
  • Revolutionary Brothers (Euskal Herria)
  • Kulto Kultibo (Euskal Herria)
  • MG Banda (Euskal Herria)
  • Ziribulio Sound Kolektiboa (Euskal Herria)

Laugarren edizioa (2018) aldatu

Martxoaren 10an izan zen 2018ko edizio honek, lehen aldiz, artista jamaikarrak izan zituen eta beraiekin batera jarraian ageri diren artistek osatu zuten jaialdiaren kartela[4]:

  • King Kong (Jamaika)
  • Glaukoma (Euskal Herria)
  • Stranjah Miller (Jamaika)
  • LMK (Frantzia)
  • Irie Ites (Frantzia)
  • Xiberoots (Euskal Herria)
  • Under Selector (Katalan Herriak)
  • Bassherri Sound System] (Euskal Herria)

Bosgarren edizioa (2019) aldatu

Inoizko ikusle kopururik handiena izan zuen urte honetan jaialdiak, 1000 pertsonatik gora bertaratu ziren kontzertuak ikustera. Urte honetan reggae eszenan mundialki ezaguna den Kabaka Pyramid jamaikarraz gozatzeko aukera izan zen. Berarekin batera hurrengo artistek hartu zuten parte gau hartan[5]:

  • Kabaka Pyramid & The Bebble Rockers (Jamaika)
  • Hermano L (Katalan Herriak)
  • Treesha (Kenya)
  • Suaia eta Ama Rebel (Euskal Herria)
  • The Ladj`s (Euskal Herria)
  • Bassherri Sound System (Euskal Herria)

Legoreggae garagardoa aldatu

Jaialdiaz gain, bestelako elkarlanak ere egiten ditu elkarteak eta horietako bat, Legorretako Basabe garagardogileekin egindakoa da. 2019 urte hasieran Basaberen eskutik Legoreggae izeneko garagardoa sortu zuten. IPA barietateko garagardoa da, 5º-ko alkohol graduazioa du eta zapore mingots baina suabea du [6]. 2019ko jaialdiaz geroztik, garagardo hau jaialdian bertan zein taberna ezberdinetan aurkitzeko aukera dago.

Erreferentziak aldatu

  1. «Legorreta, Goierriko Jamaika» Goierriko Hitza 2015-03-27 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  2. «LegoReggae: Legorreta, Jamaika txiki egun baterako» Goierriko Hitza 2016-03-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  3. «Juantxo Skalari, General Levy eta Sara Lugo izango dira Legoreggae-ko izarrak» Goierriko Hitza 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  4. «Negua reggae doinuz» Goierriko Hitza 2018-03-08 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  5. «Legorreta, Goierriko Jamaika txikia» Goierriko Hitza 2019-03-28 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  6. Legoreggae Pack – Basabe. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).

Kanpo estekak aldatu