Legoa
Legoa distantzia neurri zaharra da, gutxi gorabehera 5,5 km-ren baliokidea (Hego Euskal Herrikoa), edo 4 km-rena (Ipar Euskal Herrikoa) dena. Legoa bat 20.000 oin dira[1]. Normalean ordu batean gizaki batek oinez edo zaldiz egin dezakeen distantzia da[2].
Legoa | |
---|---|
Neurtzen du | longitudea |
Unitate estandarretan | 3 mi eta 24 fur |
Lehendabizikoz antzinako Erroman erabili zuten, 1,5 erromatar miliaren baliokidea izanik (7.500 erromatar oin, 2,2225 km). Sistema metriko hamartarrak neurria ezereztu bazuen ere, egun oraindik erabiltzen dute Hispanoamerikako leku jakin batzuetan.
Itsasoan itsas-legoa erabiltzen zuten, gutxi gorabehera 5.555 metroren baliokidea zena[1].
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu