Le Grand Grimoire
Le Grand Grimoire (euskaraz: «Grimorio Handia» 1421 eta 1522 artean idatzi zen grimorio ospetsua da. Grimorioak magiaren ezaguerak biltzen dituzten Erdi Aroko liburuak dira, nahiz eta hau beranduago argitaratuta izan. Dena dela, jatorrizko testua VIII. mendekoa dela esan da. Dragon rouge izenburuarekin ere ezagutzen da.
Le Grand Grimoire | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantsesa |
Historia
aldatuXV. mendeko liburu hau Antonio Venitiana del Rabinari egotzi zaio. Egileak iturri zaharragoak erabili zituela aipatu zuen liburuan, Bibliaren Salomonen tradizioa aipatuz. Éliphas Léviren ustez Dragon rouge izenburuaz ezagutzen den grimorioa benetako Grand Grimoireren bertsioa da.[1]. Antza denez, liburuaren ale zaharrena Vatikanoren eskuetan dago.
Edukia
aldatuTestuak deabru mota desberdinak aipatzen ditu eta deitzeko moduak ere azaltzen ditu. Deitzearen helburua haiekin itun bat sinatzea izango litzateke. Helburu desberdinekin egin daitezkeen aztikeriaak azaltzen dira, adibidez, loterian irabazteko, espirituekin hitz egiteko, ikusezin bihurtzeko, emakumeen maitasuna lortzeko... [2].
Deabruak aztertzerakoan Grimorio honek hiru goi mailako deabru aipatzen ditu:The Grand Grimoire</ref>
Halaber, hierarkian beheago dauden sei deabru aipatzen ditu:
- Lucifuge Rofocale, lehen ministroa
- Satanachia, komandante nagusia
- Agaliarept, komandante
- Fleurety, teniente jenerala
- Sargatanas, brigadier-nagusia
- Nebiros, mariskal eta inspektore orokorra
Erreferentziak
aldatu- ↑ Éliphas Lévi, Dogme et rituel de la haute magie, G. Baillière(1861), 194 or.
- ↑ Sommaire du grand grimoire
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)(Ingelesez):Le Grand Grimoire, testuak.