Lazistan
Lazistan (Lazeraz: ლაზონა, Lazona; georgieraz: ლაზეთი edo ჭანეთი, Ç'aneti; Otomandar turkieraz: لازستان, Lazistān) Kaukasoko eta Anatoliako eskualde kultural historikoa da. Otomandar Inperioaren garaian erabili zen, batez ere. Historikoki Laziak bizi izan dira bertan. Gaur egun batez ere Turkian dago, baina azalera txikia du Georgian. 7.000 kilometro koadroko azalera du eta 500.000 biztanle inguru daude, Laziak zein bestelako herriak barne hartuta.
Lazistan | |
---|---|
Administrazioa | |
Hiriburua | Rize (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°56′N 40°51′E / 40.93°N 40.85°E |
Demografia | |
Biztanleria | 500.000 |
Geografikoki, bailara estu segida bat da, Alpe Pontikoen iparralderantz hedatzen direnak, Çoruh Bailaratik bereizten dituztenak, Itsaso Beltzaren hegoaldeko kostako eremua. Otomandar Inperioaren erorketaren ostean, terminoa ez da ofizialki erabiltzen ez Turkian, ez Georgian[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Thys-Senocak, Lucienne. (2016-12-31). Ottoman Women Builders: The Architectural Patronage of Hadice Turhan Sultan. Routledge doi: . ISBN 978-1-315-24747-2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).