Laxmi Narayan tenplua
Laxmi Narayan tenplua (hindiz: श्री लक्ष्मीनारायण मन्दिर), Birla Mandir izenaz ezagunagoa, New Delhin kokaturik dagoen tenplu hindua da.
Laxmi Narayan tenplua | |
---|---|
श्री लक्ष्मीनारायण मन्दिर | |
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Batasuneko Lurraldeak | National Capital Territory of Delhi |
Division in India | Delhi division |
Indiako barruti | New Delhi district |
Hiria | New Delhi |
Koordenatuak | 28°37′58″N 77°11′56″E / 28.6328°N 77.1989°E |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | Vhisnuismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Hindu architecture (en) |
Etimologia aldatu
Lakshmi jainkosa hindua eta Lord Narayan (Vishnu) jainko hinduaren omenezko tenplua da.
Historia aldatu
Vir Singh Deo rajputak eraiki zuen 1622an eta Prithvi Singh-ek berriztu 1793an. XX menderako tenplua egoera txarrean zegoen eta Birla familia aberatseko Baldeo Das Birlak tenplu berria eraiki behar zela erabaki zuen eta lanak 1933an hasi ziren, hortik tenpluari Birla Mandir deitzea. Mahatma Gandhik inauguratu zuen 1939an. Gandhik baldintza bakarra jarri zuen, sarrera hinduentzat bakarrik ez zedila izan eta batez ere edozein kastatako jendea sartu ahal izan zedila.
Egitura aldatu
Ia 50 metrotako altuera du erdiko sikhara dorreak. Hindu mitologiaren pasartez horniturik dago tenplua, horretarako Varanasiko tenpluetako eskultoreak ekarri zirelarik. Bi estatua handienak Lakkshmi eta Narayan jainkoei dagozkie baina kapera txikiagoetan Shiva, Ganesh eta Hanuman jainkoak ere badaude. Bitxikeriatzat, Budaren omenezko kapera txiki bat ere badu tenpluak. Tenpluaren oinarriak 30.000 m² hartzen ditu.
Gallery aldatu
-
Tenplua apaindua, Krishna jaunaren jaiotza ospatzeko
-
Xehetasuna.