Laxe (galizieraz eta ofizialki ere Laxe) Galizian dagoen A Coruñako probintziako udalerria da. Bergantiños kokatuta dago. Laxeko udalerria Costa da Morteren bihotz-bihotzean kokatzen da, Corme eta Laxeko itsasadarraren hegoaldean, azken hau eta Camariñaseko itsasadarraren arteko kostaldean. Hegoaldetik Zas eta Vimianzo udalerriekin mugatzen du, Ekialdetik Cabana de Bergantiñosekin, eta Mendebaldetik Camariñasekin, nahiz eta azken udalerri hau eta Camariñas artean Vimianzo udalerriaren lursail bat egon.

Laxe
Galiziako udalerrien zerrenda
Cruceiro coa vila de Laxe ao fondo.jpg
Laxe.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
Alkatea Antonio Carracedo Sacedón (en) Itzuli
Izen ofiziala Laxe
Posta kodea 15117
INEk ezarritako kodea 15040
Geografia
Koordenatuak 43° 13′ 11″ N, 9° 00′ 18″ W / 43.219722222222°N,9.005°W / 43.219722222222; -9.005Koordenatuak: 43° 13′ 11″ N, 9° 00′ 18″ W / 43.219722222222°N,9.005°W / 43.219722222222; -9.005
Situacion Laxe.PNG
Azalera 37.48 km²
Mugakideak Vimianzo, Zas eta Cabana de Bergantiños
Demografia
Biztanleria 3.016 (2019)
Red Arrow Down.svg-68 (2018)
alt_left 1.501 (%49.8)1.515 (%50.2) alt_right
Dentsitatea 80,47 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Matrikula C
concellodelaxe.com…

Herriko jai nagusien saindu zaindaria edo patroia Atalaiako Gure Ama edo Nosa Señora da Atalaia da.

Galizieraz hitzegiteko gai diren herriko biztanleen kopurua % 99.25koa da. Bertakoek galizieraz jasotzen duten deitura Laxense da, euskaraz berriz Laxetar.

1900 eta 2007 urteen arteko biztanleriaren bilakaera:

EkonomiaAldatu

Herriaren diru iturri nagusiak nekazaritza eta arrantzatik datoz, azken honek XX. mendean baxurako ontziteriaren handiagotzeraekin goraldi nabarmena pairatu zuelarik. Azken urteetan turismoaren gorakada handia eman da, batez ere herrian dagoen lasaitasun bila datozenen aldetik, bai eta erdigunean kokatzen den hondartzaz eta bertako gastronomia aberatsaz gozatzeko.

PortuaAldatu

Laxeko itsas portuan egin ohi diren jarduera garrantzitsuenak arrantzaren loturik daude (Laxeko ekonomiaren motor nagusia), honela ba, Laxe da Costa da Morte guztian bere arrantza harrapaketan, nahiz untzi eta langileen kopuruan gorakada jasan duen portu bakarra. Portuko beste zenbait jarduera honako hauek dira: atuna, egurra edo zura, bai eta eraikuntzarako burniaren deskargaketak.

ParrokiakAldatu

Laxe udalerriak sei parrokia ditu:

  • Laxe (Santa María)
  • Nande (San Simón)
  • Sarces (San Amedio)
  • Serantes (Santa María)
  • Soesto (Santo Estevo)
  • Traba (Santiago)

Herritar ezagunakAldatu

Kanpo estekakAldatu