Lavatorium
Lavatorium (latinetik eratorrritako hitza, lavare hitzatik, euskaraz 'garbitu') monasterioetan, batez ere Erdi Aroan, egoten zen leku amankomun bat zen; bertan, jan aurretik, monasterioraren erabiltzaile eta bisitariek eskuak garbitzen zituzten.[1] Monasterioetatik kanpo, klaustro zuten katedraletan ere egoten ziren horrelako egiturak.
Araua
aldatuKristauen orden monastiko guztietan jan aurretik eskuak garbitzeko agindua zegoen. Horretarako errefektorio ondoan lavatorium bat egokitzen zen. Ordenen arabera eskuak garbitzeko ohitura desberdinak izaten ziren;[2] esaterako San Benediktoren erregela erabiltzen zen tokietan, abadeak gobidatzaileen eskuetan ura botatzen zuen, monasteriora ongi etorria emateko keinu tradizionalean.
Egitura
aldatuUr garbia berunezko tutuen bitartez eramaten zen. Iturriak, aldiz, brontzezkoak izaten ziren. Monasterio gehienetan metalezko elementu horiek desagertu dira denborarekin. Espazio horretatik gertu armairu bat egoten zen, monjeen eskuohialak gordetzeko. Armairu horiei aumbries esaten zitzaien, latinetik eratorritako hitza hau ere, armarium hitzatik. Monje batzuek espazio hori garbia mantentzeko ardura zuten: garbitzen zuten, astero bi alditan eskuoihalak aldatzen zituzten, aiztoak zorrozteko harria zegoela ziurtatu behar zuten, hondarra...[3]
Arkitektura
aldatuLavatoriumen arkitektura estiloen eta garaien arabera aldatzen joan zen. Hasieran klaustroan bertan kokatzen zen, horma baten kontra. Denborarekin eraikin txikiak egiten ziren, iturriekin eta erdiko sakongune batekin. Poliki-poliki espazio horien apainduak handitu eta aberastu ziren.
Iruditegia
aldatu-
Kirkham Prioratoaren Lavatorium (XII.-XIII. mendekoa)
-
Le Thoronet Abadia, XII. mendeko lavatorium.
-
Maulbronngo monasterioaren lavatoriuma.
-
Caengo Sainte-Trinité abadia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://books.google.es/books?id=tuk-AAAAYAAJ&pg=PA191&dq="A+small+building+in+a+monastery,+in+which+the+monks+washed+their+hands+before+and+aftera+repast.+"+An+Illustrated+Dictionary+of+Words+Used+in+Art+and+Archaeology"&hl=en&sa=X&ei=afigUIWoL6n5igKej4CwCQ&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false
- ↑ https://aprilmunday.wordpress.com/2019/12/08/anatomy-of-a-monastery-the-lavatorium/
- ↑ Francis Aidan Gasquet, English Monastic Life, The Antiquary's Books, London: Methuen, 1904, OCLC 4014493, 19 or.