Laurogeita hamabost Tesiak

Laurogeita hamabost Tesiak edo Boterearen Indulgentzien Eztabaida Martin Lutherrek 1517an proposaturiko eztabaida akademiko baterako zerrenda bat izan zen, Europa sakonki aldatuko zuena. Luther teologia moraleko irakaslea zen Wittenbergeko Unibertsitatean, Alemania. Laurogeita hamamost Tesien ondorioz Erreforma deitzen den zisma hasi zen, Eliza Katolikoarekin gatazka sortuz.

Laurogeita hamabost Tesiak
Datuak
IdazleaMartin Luther
Argitaratze-data1517ko urriaren 31
Jatorrizko izenburuaDisputatio pro declaratione virtutis indulgentiarum
HerrialdeaSaxoniako hauteslerria

Testuaren gai nagusia apaizek indulgentziak salatzeko zuten gehiegizko praktikaren aurkako posizioa zen. Indulgentzia hauek norberaren edo matatutako pertsonaren bekatuen aurka purgatorioan bete beharreko zigor tenporala murrizten zuten ziurtagiriak ziren. Bere Tesietan Lutherek argudiatu zuen Jesukristok eskatzen zuen damua ispirituala izan behar zela, eta ez kanpoko konfesio sakramentalaren ondorioa. Bere ustez, indulgentziek kristau pekatarien benetako damua eta pietatea ekiditen zuten, horren gainetik joan baitzitezkeen indulgentzia eskatuz. Luteroren aburuz, indulgentziek Kristauei pobreenak lagundu eta beste ontasun ekintza batzuk egiteaz libratzen zituen, erosten zituzten indulgentziak espiritualki balio handiagokoak baitziren. Lutheroren ustez posizio honek aitasantuarenarekin bat egiten zuen, baina, errealitatean, XIV. mendeko bulda baten aurka egiten zuten. Tesiak ez ziren, hala ere, Lutheren posizioa, baizik eta eztabaidarako proposaturiko gaien zerrenda bat.

Lutherrek bere Tesiak Alberto Brandenburgokoari bidalitako gutun batean atxikitu zituen, Mainzeko apezpikua zena, 1517ko urriaren 31n. Data hau hartzen da Erreforma protestantearen hasiera gisa, eta urtero gogoratzen da Erreformaren Eguna delako jai egunarekin. Tradizioak do Tesiak Wittenbergeko Santu Guztien Elizako atean jarri zituela, hala nola beste ate batzuetan, urriaren 31ean edo azaroa erdialdean zehar. Tesiek harrera handia izan zuten eta azkar inprimatu ziren, itzuli eta Alemania zein Europa osoan zehar banatu. Johann Tetzel predikadorearekin panfleto gerra bat hasi zuten, Lutherren fama oraindik gehiago handituz. Lutherren nagusiek heresia leporatu zioten, eta 1521ean eskumikatu zuten.

Testu hau Erreformaren abiapuntutzat hartzen bada ere, Lutherren ustez ez zen eliza bera banatuko zute beste gai teologiko batzuk baino garrantzitsuago, Sola fide edo De Servo Arbitrio testuetan jasotzen direnak bezala.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu