Laura Aguilar

argazkilari estatubatuarra

Laura Aguilar (San Gabriel, AEB, 1959ko urriaren 26a - Long Beach, AEB, 2018ko apirilaren 25a) argazkilari estatubatuarra zen. Entzumen-dislexiarekin jaio zen, eta anaiak argazkigintzan abiarazi zuen, gela ilunetan moldatzen erakutsi baitzion.[1] Gehienbat, autodidakta izan zen, baina zenbait argazki ikastaro egin zituen East Los Angeles Collegen. Hantxe egin zuen bigarren banakako erakusketa: Laura Aguilar: Show and Tell.[2] Bere erretratuengatik zen ezaguna, batez ere bere buruari egindakoengatik; komunitate marjinatuetako pertsonetan ere zentratzen zen, LGBT eta latindar gaiak, autoestimua eta gizentasunaren estigma soziala (lodifobia) barne.

Laura Aguilar
Bizitza
JaiotzaSan Gabriel1959ko urriaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoamexikar estatubatuarra
HeriotzaLong Beach2018ko apirilaren 25a (58 urte)
Hezkuntza
HeziketaSchurr High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Jasotako sariak

Ibilbidea

aldatu

Aguilarren aita lehen belaunaldiko mexikar-estatubatuarra zen, eta ama Mexikoko eta Irlandako jatorri mistoa zuen.[1] Entzumen-dislexia zuen, eta argazkilaritzan interes goiztiarra garatu zuen bitarteko gisa.[1] Schurr bigarren hezkuntzako eskolara joan zen Montebellon (Kalifornia). 1987an, bigarren hezkuntzako argazki-eskola batean, GIB/HIESa zuen poeta mexikar estatubatuarra ezagutu zuen: Gil Cuadros.[3] Cuadrosek Los Angeleseko hirigunera lagundu zion Aguilarri, argazkiak egiteko.

Aguilar argazkilari gisa aritu zen 1980ko hamarkadatik aurrera. Autodidakta izan zen batez ere, baina East Los Angeles Community Collegen ikasi zuen denboraldi batez, eta The Friends of Photography Workshop eta Santa Fe Photographic Workshop tailerretan parte hartu zuen.[4]

Aguilarrek erretratuak egin zituen, batez ere. Bere lana giza formari buruzkoa da, eta edertasunaren eraikuntza sozial garaikideei aurre egiten zien, lesbiana latinoetan, beltzetan eta gainpisua duten pertsonetan arreta jarriz.[1][5] Kritikarien arabera, askotan autorretratua erabiltzen zuen bere gorputza onartzeko, sexualitateari, klaseari, generoari eta arrazari buruzko gizarte-arauei aurre egiten zien bitartean. Stillness (1996-99), Motion (1999) eta Center (2001) bere serieetan, erretratua paisaia-generoekin eta natura hila uztartu zuen.[1] Aguilarrek adierazi zuen bere helburu artistikoa zela "giza esperientzia errukiz irudikatuko duten irudi fotografikoak sortzea, lesbiana/gay eta/edo pertsona koloretsuen komunitateetako gizabanakoen bizitzak ezagututa".[6]

Aguilarren lanak toki hauetan erakutsi izan dira, besteak beste: Italiako 1993ko Veneziako Biurtekoa; Los Angelesko Udaleko Bridge Gallery; Los Angeles Contemporary Exhibitions (LACE); Los Angeles Photography Center; Kaliforniako Snata Barbara Unibertsitateko Women's Center Gallery, eta Artpaceko Visibilities: Intrepid Women of Artpace.[7][8][9] 1995ean, argazkigintzako James D. Phelan saria jaso zuen, eta, 2000n, Anonymous Was A Woman saria. Lehenengo atzera begirakoa East Los Angeles Collegeko Vincent Price Art Museumen izan zuen, Pacific Standard Time LA/LA erakusketa-serieko parte gisa, 2017-18an.[10] Erakusketa Miamin ere egin zuten Frost Art Museumen, eta Chicagoko National Museum of Mexican Arten.[11] Leslie-Lohman Museoan, 2021eko udaberrian inauguratu zen.[12]

Aguilar diabetesak eragindako arazoen ondorioz hil zen, Long Beacheko (Kalifornia) Care Center egoitzan, 58 urterekin.[13]

Bildumak

aldatu

Bere lana hainbat bilduma publikoren parte da, hala nola Bloomingtongo Indianako Unibertsitateko Sexu, Genero eta Erreprodukzioari buruzko Ikerketako Kinsey Institutua; Los Angelesko Konderriko Arte Museoa; Los Angelesko Arte Garaikideko Museoa; New Yorkeko Arte Whitney Museoa, eta Arte Garaikideko Museoa.[14][15][16]

  • Nudes and Self Portraits. Aguilarren lanaren zati handi bat autorretratu biluziak dira. Telesail horien artean daude Stillness, Window (Nikki on My Mind), Motion, Grounded, Center eta Nature Self-Portraits.[17][18][19]
  • Clothed/ Unclothed Series (1990-1994). LGBT komunitateetako pertsonak, heterosexualak, latindarrak eta beltzak biltzen dituzten diptikoak. Lehen argazkiak jantzita dauden subjektuak erakusten ditu, eta bigarrenak, jantzirik gabe daudenak.
  • In Sandy's Room 1989 autorretratu bat da.[20] Aguilar ageri da zabalik dagoen leiho baten aurrean, aulki batean etzanda .
  • Three Eagles Flying 1990 triptiko bat da. Erdian, sokekin lotuta dago Aguilar, Mexikoko banderarekin, buruaren inguruan bilduta, eta bandera estatubatuarrarekin, aldaken inguruan. Mexikoko banderako arranoak estaltzen dio aurpegia. Ezkerreko panela Mexikoko banderaren argazkia da, eta eskuinean AEBetako bandera dago.
  • Latina Lesbian Series 1986-1990.[21] Emakume lesbianen zuri-beltzeko erretratuak dira, gehienak Yolanda Retterrek enkargatuak eta Connexxusek babestuak.[22] Argazki bakoitzaren azpian, argazkietan emakumeek eskuz idatzitako oharrak daude.
  • Plush Pony Series 1992. Aguilarrek lesbiana latindarraren aurpegi guztiak erakutsi nahi izan zituen. Aguilar Los Angelesko ekialdeko lesbianen tabernan jarri zen, The Plush Pony izenekoan, eta argazkiak atera zizkien bezeroei. Hala, zuri-beltzeko erretratu batzuk egin zizkien, langile-klase apaleko komunitatekoak.[7][23]

Kritikarien harrera

aldatu

Kritikariek eta akademikoek hertsiki identifikatzen dute Aguilarren lana feminismo chicanoarekin; idazle batek dioenez, "Aguilar kontzienteki urruntzen da emakumeen gorputz chicanoen irudi sozialki arautzaileetatik, eta nostalgiatik edo gizakietan oinarritutako idealizazioetatik".[24] Chon A. Noriegak, UCLAko Estudio Chicanoen Ikerketa Zentroko zuzendariak, adierazi zuen Aguilar ez dela ohikoa "bere parekok diren subjektuekin lankidetzan aritzen delako; beraz, bere lanek ez dute zerikusirik argazkilariaren eta subjektuaren arteko botere-desberdintasunekin, normalean gertatzen den bezala, baina inplizituki, gizarte-dokumentalaren tradizioarekin berarekin".[25]

Three Eagles Flying Aguilarren lanari buruz diharduela, hau dio Charlene Villasenor Black UCLAko irakasleak, zeinak Aguilarren obra irakasten baitu bai artearen historiari buruzko ikastaroetan, bai Chicanx estudioetan: "[Aguilarrek] emakumeen biluziaren ideiari desafio egiten dio -mendebaldeko artearen generorik garrantzitsuenetako bat-, gizonezkoen begiradaren objektu pasibo gisa. Oso argi dago tradizioaz jabetzen dela, eta gai dela kanonaren zenbait elementu errepikatzeko, halako moldez non erakusten baitigu zein ezegonkorra den esanahi hori, eta zalantzan jartzen ditu emakumeari buruzko ideia esentzializatu horiek".[11]

Kritikarien arabera, autorretratu berrienek nortasun latindarra, lesbiana, dislexikoa eta gainpisua dituzten identitateen elkargunean nabigatzen dute.[18] Haren serierik ezagunena Latina Lesbians da (1986-89), osasun mentalari buruzko hitzaldi baterako lesbiana latindarren irudi positiboa erakusten laguntzeko hasi zuena.[1][6] Beste lan herrikoi batzuk Clothed/Unclothed (1990-94), Plush Pony (1992) eta Grounded (2006-07) dira; azken hori da koloretan egindako lehen lana.[17] A. M. Rousseau kritikariak hau dio: "[Aguilarrek] pribatuena dena egiten du publiko. Ekintza arriskutsu horrekin, giza gorputzaren irudikapenaren familia-irudiak urratzen ditu, eta estereotipoen ordez autodefinizio-irudiak jartzen ditu. Bere gorputza beretzat aldarrikatzen du".

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Leimer, Ann Marie. (2008). «Chicana Photography: The Power of Place» National Association for Chicana and Chicano Studies Annual Conference.
  2. «Laura Aguilar Show and Tell» UCLA Chicano Studies Research Center.
  3. «Andy Campbell on Laura Aguilar» www.artforum.com.
  4. «Aguilar, Laura» Social Networks and Archival Context Project.
  5. Lopez, Alma. «Queer Arts in Los Angeles: Laura Aguilar» almalopez.com.
  6. a b «Laura Aguilar - Statement» www.cla.purdue.edu.
  7. a b «Biography of Laura Aguilar» Susanne Vielmetter Los Angeles Projects.
  8. «Virtual Tour – Visibilities: Intrepid Women of Artpace » Artpace» artpace.org.
  9. Martin, Deborah. (2020-01-10). «Artpace in San Antonio devoting 25th anniversary to works by women.» ExpressNews.com.
  10. «Laura Aguilar: Show and Tell» Vincent Price Art Museum 2017-09-01.
  11. a b Durón, Maximilíano. (2020-04-24). «Laura Aguilar's Lasting Legacy: How the World Caught Up to the Pioneering Photographer» ARTnews.com.
  12. Cotter, Holland. (2021-04-22). «She Turned Her Audacious Lens on Herself, and Shaped the Future» The New York Times.
  13. Miranda, Carolina A.. (2018-04-25). Photographer Laura Aguilar, chronicler of the body and Chicano identity, dies at 58. .
  14. «Laura Aguilar: LACMA Collections» collections.lacma.org.
  15. «Laura Aguilar» The Museum of Contemporary Art, Los Angeles.
  16. «Laura Aguilar: Whitney Museum of American Art» Whitney Museum of American Art.
  17. a b Luciano, Dana; Chen, Mel. (2015). «Has the Queer ever been Human?» GLQ 21 (2–3): 183–186.  doi:10.1215/10642684-2843215..
  18. a b Ressler, Susan. «Women Artists of the American West: Lesbian Photography on the U.S. West Coast 1972-1997» Women Artists of the American West (Purdue University, West Lafayette, India).
  19. Aguilar, Laura. (Summer 2015). «Human Nature» Boom: A Journal of California 5 (2): 22–27.  doi:10.1525/boom.2015.5.2.22..
  20. Patricia, Valladolid. (2008-05-01). The Private and the Public in the Photography of Laura Aguilar - eScholarship. .
  21. Di Certo, Alice. (2006-06-09). The Unconventional Photographic Self-Portraits of John Coplans, Carla Williams, and Laura Aguilar. .
  22. Zepeda, Susy. (2012-01-01). «Tracing Queer Latina Diasporas: Escarvando Historical Narratives Of Ancestries And Silences» UC Santa Cruz Electronic Theses and Dissertations: 200–202..
  23. Miranda, Carolina A.. (2017-11-03). Stories of the Plush Pony: Artist Laura Aguilar's portraits capture a lost era at a working-class lesbian bar. .
  24. Perez, Daniel. (2013). «Chicana Aesthtics: A View of Unconcealed Alterities and Affirmations of Chicana Identity through Laura Aguilar's Photographic Images» Lux: A Journal of Transdisciplinary Writing and Research from Claremont Graduate University.
  25. Noriega, Chon A.. (May 2008). Laura Aguilar: Clothed Unclothed: Challenging Normative Conceptions of the Body. .

Bibliografia

aldatu
  • Alfaro, Luis. "Queer Culture: 'Exposing Ourselves': Photography Expression Workshops by Laura Aguilar." Vanguard, 1992.
  • Fellner, Astrid M. (2011). Body Signs: The Latino/a Body in Cultural Production. American Studies in Austria (Book 6). LIT Verlag. ISBN 978-3-643-90182-8
  • Foster, David William (2017)." Woman's Body and Other Objects of Nature: The Nude Photography of Laura Aguilar". [75.-86. or.] in Picturing the Bario: Ten Chicano Photographers. U Pitts Press. ISBN 9780822964391 , OCLC 959276130
  • Jones, Amelia. (1998). «Bodies and subjects in the technologized self-portrait: the work of Laura Aguilar» Aztlán 23 (2): 203. ISSN 0005-2604..
  • Shooting from the Wild Zone: A Study of the Chicana Art Photographers Laura Aguilar, Celia Álvarez Muñoz, Delilah Montoya, and Kathy Vargas (Tesis) (en inglés). 15 de mayo de 2006. 
  • Yarbro-Bejarano, Yvonne (1998). «Laying It Bare: The Queer/Colored Body in Photography by Laura Aguilar». En Trujillo, Carla, ed. Living Chicana Theory. Series in Chicana/Latina Studies. Berkeley, California: Third Woman Press. pp. 277–305. ISBN 978-0-943219-15-8

Kanpo estekak

aldatu