Lasterketa (lehiaketa)

abiadura lehiaketa

Lasterketa abiadura-lehiaketa bat da, eta lehiakideek ibilbide edo distantzia jakin bat osatu behar dute, ahalik eta denbora gutxien erabiliz, edo, bestela, ahalik eta ibilbide handiena egin behar dute denbora jakin batean.[1] Kiroletan, ibilbidea hainbat modutara egin daiteke: adibidez, oinez, ibilgailuetan edo animalietan. Joko abstraktuetan, osatu beharreko ibilbidea taula baten gainean egin ohi da, backgammon, ludo eta partxisaren kasuan bezala.

Ostruken lasterketaren irudia.

Lasterketa bat aukeratutako ibilbidena hasieratik amaierara bitartean lehiatu daiteke, baina baita etapa edo sektore izeneko segmentu desberdinetan ere. Beste aukera ibilbide berean hainbat aldiz egitea da.

Abiadurako kirol-lehiaketen lehen ebidentziak Antzinako Greziakoak dira, non gizonak lehen postuan iristeko lehian aritzen ziren.

Distantzia bat korritzea da lasterketaren formarik oinarrizkoena, baina lasterketak ibilgailuetan ere egin daitezke, hala nola txalupetan, automobiletan, motorretan, bizikletetan eta hegazkinetan, edo zaldiekin edo txakurrekin. Lasterketak beste garraiobide batzuk erabiliz ere egin daitezke, hala nola eskiak, lerak, patinak edo gurpil-aulkia, edo beste mugimendu-modu batzuk erabiliz, hala nola igeri egitea edo oinez ibiltzea. Taldeetan ere lehiatu daiteke; errelebo-lasterketa batean, talde bateko kideak txandakatu egiten dira zirkuitu baten zati batzuetan lehiatzeko edo lasterketa mota jakin bat egiteko.

Lasterketa motak aldatu

Mota asko dira. Hona hemen ohikoenak:

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu