Larreetako lili

Landare espeziea

Larreetako lilia (Iris graminea)[1] Iridaceae familiako landare espezie bat da. Errizomadun landare bizikorra da, lore more biziak dituena, nahiz eta sarritan belar artean ezkutaturik egoten diren. Europan du jatorria, Iberiar penintsulatik mendebaldeko Errusiaraino.

Larreetako lili
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaIridaceae
LeinuaIrideae
GeneroaIris
Espeziea Iris graminea

Deskribapena

aldatu

Errizoma erako sustraia du[2] eta handik 20-45 cm-ko altuera hartzen duen zurtoina ateratzen da[1]. Hosto lantzeolatu finak ditu, kolore berde bizikoak, baina udaberrian ilundu egiten direnak[3]. Loreak dauden ziriak baino luzeagoak dira[4].

Lore more-urdin bitxiak ditu. Zirien buruetan bi lore ateratzen dira, 8 cm ingurukoak[1]. Sei petalo dituzte loreek, erdian hiru txiki, ardoaren kolorekoak, eta kanporantz hiru handi, erdiraino moreak zain gorrindol deigarriarekin eta puntan urdinak, nerbiadura zuri eta horiekin. Loreak usaintsuak dira.

Habitata

aldatu

Lur heze eta azidoak atsegin ditu. Lili honen graminea izenak adierazten du belarren tamaina duela eta sarritan inguruko landareek estaltzen dute[1].

Erabilera

aldatu

Landare apaingarri gisa erabiltzen da, arroikaiak eta perterreak dekoratzeko. Lore sortatan ere erabiltzen da duen usain ederrarengatik.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Larreetako lilia, Iris graminea « Atariaren bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  2. (Ingelesez) Group, British Iris Society Species. (1997-03-27). A Guide to Species Irises: Their Identification and Cultivation. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-44074-5. (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  3. «Iris graminea | Wild Ginger Farm» wildgingerfarm.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  4. Geoff Stebbings. (1997). The gardener's guide to growing irises. David & Charles ISBN 978-0-88192-388-9. (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).

Kanpo estekak

aldatu