Larraskitu Bilboko (Bizkaia) hegoaldeko auzune bat da. Bilboko zazpigarren barrutian kokatuta dago, Errekaldeko barrutian alegia. Auzoak Eskurtze parkearekin egiten du muga hegoaldean, Errekaldeberriko auzoarekin iparraldean, eta Arnotegi mendiarekin mendebaldean. Auzoan, Errekaldeko barrutiko zerbitzu eta azpiegitura garrantzitsuak kokatzen dira, Fango igerileku eta kirolgunea esaterako. A-8 autobideak auzoa zeharkatzen du.

Larraskitu
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°14′53″N 2°56′26″W / 43.24806°N 2.94056°W / 43.24806; -2.94056
Demografia

Pagasarri mendirako igoera nagusia Larraskitun hasten da, hainbat mendizalek bertatik hasten du Pagasarrirako igoera. Etxebizitzez gain, bulego eraikin bakan batzuk dadue A-8 autobidearen bestaldean, Azertia eta Iberdrolako eraikinak besteak beste. A-8 autobidearen bestaldean ere, banandutako etxebizitza blokeak daude, Artatzu Goikoan deritzon gunean.

Aburto, Irusta, Bentabarri, San Roke eta San Justo baserri-auzuneak barne hartzen ditu.

Euskara aldatu

Iñaki Gaminde hizkuntzalari erreakaldetarrak ikertu duen Bilboko euskararen hiru aldaeretako bat dugu Larraskitukoa, besteak Begoña eta Buiakoak direlarik.

Bibliografia aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak aldatu