Lardasketa

Jose Ramon Zubillagak idatzitako atobiografia

Lardasketa: parrez ta negarrez Bedayo'tar batek Argentinan idatzia[1] (sarritan Lardasketa bezala bakarrik aipatua) Jose Ramon Zubillaga bedaiotar idazleak 1964. urtean argitaratutako euskarazko lan autobiografikoa da. Argentinan idatzi zuen eta Tolosan argitaratu zen, Auspoa liburu sailean. Egileak lana bere anai Faustino Zubillagari eskaini zion.

Lardasketa
Jatorria
Egilea(k)Jose Ramon Zubillaga
Argitaratze-data1964
IzenburuaLardasketa: parrez ta negarrez Bedayo'tar batek Argentinan idatzia
Orrialdeak269
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaJose Ramon Zubillaga eta Euskal diaspora
euskaltzaindia.eus…

Sinopsia

aldatu

Egileak bere bizitza kontatzen du lanean, lan autobiografiko bat izaki. Berrogeita bederatzi ataletan banatuta dago liburua, hitzaurrea eta eskaintza zenbatu gabe. Hitzaurrean egileak Ameriketara joandako euskaldunei buruz egiten du gogoeta, biztanleriaren galera horrek Euskal Herriari egindako kaltea azpimarratzen du, herri handiagoa izan zitekeelakoan halako emigrazioak gertatu izan ez balira. Euskaldun asko beste kontinentera igaro zirela esaten du, inoiz ez bueltatzekotan eta horiek izandako istorio guztiekin euskarazko liburu bana egin izan balitz, euskal literatura zenbat aberastuko zatekeen hausnartzen du. Hutsune hori betetzera dator bere lana eta euskaldunei gogorarazten die Euskal Herria ez dela soilik gune geografiko jakin batean dagoen herria, mundu osora zabaldu dena baizik, euskal diasporari esker.

Erreferentziak

aldatu
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Lardasketa: parrez ta negarrez Bedayo'tar batek Argentinan idatzia - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu