Laratza sutan pertzak zintzilikatu eta jakiak egosteko erabiltzen den burdinazko kate edo haga kakoduna da. Laratzekoak ziren ontzi handienak: galdarak edo maskeluak. Euskal Herrian, beheko sua erabiltzen zenean, etxe bakoitzak bazuen bere laratza, eta etxearen gozotasun eta babesa adierazten zuen. Askotan behin esnea egosten zen laratzeko pertzean, baina ez bakarrik.[1]

Pertza laratzean zintzilik.

Etxeko bizitzan zuen garrantzi horregatik, euskal iruditerian, laratza sinbologia handiko elementua da, esaera zaharretan aipatua, zenbait sineskera tradizionalen eta igarkizunen erreferentzia, eta ohitura zaharren erdigune.[1]

Xabier Lizardiren Euskal Pizkundea poeman ageri da:

« Amonaren alkia

hago sutondoan
haren ipuirik al dek
hik jaso gogoan?
Hik ez? Laratzak ezta...
Ezuste gozoan
geunden ta gure poza
betiko da joan.

»

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Kalzakorta, Jabier. (1999). «Laratzaren gaineko esaera zahar, igarkizun eta sineskerak» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra. , 355-368 or. ISSN 0590-1871. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/308959.pdf.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.