Laranjadun haurra frantsesez: 'L'enfant à l'orange' Vincent van Goghek 1890ean burutu zuen lana da. Artista hil aurretik azkenetariko bat izan zen.

Laranjadun haurra
Jatorria
Sortzailea(k)Vincent van Gogh
Sorrera-urtea1890
IzenburuaL'Enfant à l'orange
Ekoizpen lekuaAuvers-sur-Oise
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak50 (altuera) × 51 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaVilla Flora (en) Itzuli
BildumaVilla Flora (en) Itzuli

Historia aldatu

Depresioan erori eta hil aurretik van Goghek bolada sortzailea izan zuen: 70 egunetan 80 margolan egin zituen. Honetan artistaren lanetan oso ohikoa ez den gaia aurkitzen dugu: haurren erretratuak. Koadroak Raoul Levert erretratatzen du, Vincent Levert Auvers sur Oise herriko arotzaren bi urteko semea. Arotza bere lagun egin zen bere koadroetarako markoak ematen zizkiolako. Haurraren ustekabeko amaiera tragikoa zela eta, hilkutxa egin zuen ere.

Lana 1916an eskuratu zuen Winterthureko (Suitza) "Villa Flora" arte bildumaren sortzaile Arthur eta Hedy Hahnloser bikote suitzarraren familiak. Margolana 2008ko martxoan jarri zen salgai Maastrichteko (Herbehereak) arte azokan, 30 milioi dolar (19,7 milioi euro) baino gehiagoko prezioan.

Deskribapena aldatu

Haurra mutila zen baina, hala ere, soineko eta ile luzedun agertzen da lanean; oraindik ere ohikoa zen haurrek bospasei urte bete arte berdin janztea. Haurra zoriontsu eta xalo ageri da belardi loretsu batean eserita, masailetan kolorea errepikatzen zaion laranja batekin jolasean. [1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu