Ongi etorri, Xuriken, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Gabon Xuriken:

Nik uste gaizki ulertu batzuk izan ditugula. Zure mezuaren arabera:

1- Hainbat aldaketa egin ditut entziklopedia duin batek merezi duen neutraltasuna aurkitu nahian. Adibidez:

"Jazarpenaren kronologia" > "Auzien kronologia"
"jazarpena jasan du" > "hainbat gizarte eragile eta alderdi politikoen arabera jazarpena jasan du"

2- Agian arrazoi osoa duzu, eta

"Pentsamendu politikoari dagokionez, Gara, ezker abertzalean kokatzen da. Bere aurretik zegoen Eginekin gertatu zen bezala, hainbat aldiz lotu izan dute ETArekin eta bere zuzendari ezberdinak (gaur egun Josu Juaristi) Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasa behar izan dira hainbat edukiren gainean deklaratzera"

ez da esaldi egokiena. Baina aipatzekoa da hasierako lerroetan, "kronologia" (edo "jazarpena") ulertu ahal izateko. Gainera, zuk diozun bezala, salaketak artxibatuak izan direla gehitu behar da. Hala ere, "Berria", "Egunkaria" edo "Diario de Noticias de Gipuzkoa" egunkarien artikuluen ez da ezer horrelakorik agertzen, artikulu hauek "Gara"rena baino askoz laburragoak baitira, eta ez direlako gehiegi sakondu. Baina, txukundu nahi baduzu, aurrera.

3- Ideologia ipini nuen hasiera baten, artikulua luzea eta zatitu gabea zegoelako, ulerterraztasunaren kaltetan. Beste egunkarien artikuluetan ez da "Ideologia" ez "Joera editoriala" agertzen, esan bezala sakondu gabe baitaude. Azkeneko aldaketan ez nintzen konturatu izenburua aldatu zenionik. Horregatik barkamena eskatu nahi dizut.

4- Gauza bera. Barkatu.

Hortaz, artikulua txukuntzea zen nire helburu bakarra,. Ortografia akatsak eta joskera pare bat zuzendu eta, batez ere, neutraltasun minimoa ematen saiatu naiz. Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 20:48, 19 Otsaila 2007 (UTC)


Wikipediako nire aportazioen inguruan aldatu

Pixka bat aztoratu nau egunotan Amatiñori wikipedian gertatutakoak eta, bada ezpada ere, aitormen txiki bat egin nahi nuen, azpikeriarik gabe jokatu dudala argi erakutsi eta nire zalantzak agertzeko. Kontua da orain gutxi, euskaraz nahiz gazteleraz, Gara egunkariari buruzko informazioa eguneratu nuela Wikipedian.

Orain arte aportazio gutxi egin baditut ere, nire asmoa gehiago eta gai ezberdinen inguruan egitea da. Esan dezadan hori aldez aurretik. Kontua da, Gararekin badudala harremanik eta, beraz, agian, Wikipediaren arauen arabera ez dela egokiena nik editatzea Gararen sarrera. Egia da ez nuela behar bezala irakurri wikipediako arautegia.

Dena dela ere, aldez aurretik jakinarazi nahi dut sartu nuen informazio guztia Gara promozionatzeko inolako intentziorik gabe egin nuela,informazioaren hobebeharrez baizik, iruditzen zitzaidalako oso eskasa, zehaztasun gabekoa eta urria zela egunkari horri buruz ordura arte zegoen informazioa.

Finean, deskripzio zuzenago bat, bere aurkako ekintza judizialen kronologia bat eta zuzenketa batzuk besterik ez nituen egin. Gainera, hainbat gai beste Wikipediakide batekin ere eztabaidatu ziren, eta bata nahiz bestearen irizpideak uztartu genituen.

Uste dut aldea dagoela norberaren inguruko informazioa sartu ala oso ondo ezagutzen duen zerbaiten inguruan informazioa sartzearen artean... ez dakit zuek ze iritzi izango duzuen. Dena dela ere, eta hau guztia esanda, zuen zuzenketa, matizazioak eta abar ongi etotrriak izango dira Gararen inguruko sarreran eta gustora eztabaidatuko nituzke.

Azkenik, eta akaso eztabaida pizteko asmoz, ez dut oso argi ikusten non dagoen muga. Izan ere, askotan, gai konkretu baten inguruan asko dakien pertsona maiz egonen da gai horren inguruko enpresa, elkarte edo bestelako batekin lotuta. Edo kontrakoa... Adibidez, idatz dezake beste enpresa bati buruzko sarrera enpresa horren konpetentzian lan egiten duen batek? Beraz, non dago muga? Eta nola jakin dezakegu wikipedistaren nortasuna, hemen, berez, pribatasuna errespetatzen bada?