Lankide eztabaida:Xabier Armendaritz/Solasaldi zaharrak/2019

Blokeoaren beharra aldatu

Egunon. 85.49.229.74 erabiltzailea blokeatu beharra dago bandalismoan baitago behin eta berriro. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 08:33, 11 otsaila 2019 (UTC)

  Egina. Eskerrik asko oharrarengatik. --Xabier Armendaritz   2019-02-11, 08:42 (UTC)

«Hugo Pratt» artikulua aldatu

Kaixo, Xabier

Gaur goizean zehar lanean aritu naiz eta ixtean nire laldaketak galdu egin dira. Ikusten ari naiz zu ere sartu zarela, ni ari nintzen bitartean. Eskertuko nizuke "lanean" txantiloia jarria dagoen bitartean pazientzia piska bat izatea bukatu arte. Mila esker.--Mailopete (eztabaida) 11:25, 15 martxoa 2019 (UTC)

Kaixo, Mailopete. Sentitzen dut nire okerra. Kontua da, {{lanean}} txantiloia ikusi dudanean, orriaren historiari begiratu diodala, eta ikusi dudala azken edizio nabarmenak otsailaren 22an egin zirela (duela hiru aste); zuk zeuk eginak, hain zuzen. Beraz, beste askotan bezala, lankideren batek ahaztuta utzitako txantiloia zela uste izan dut, zalantza handirik egin gabe (niri ere gertatu baitzait txantiloi hori ahaztuta uztea). Bene-benetan sentitzen dut nire edizioarekin zure lana alferrik galdu izana.
Berriz gertatzea zailago izan dadin, bi iradokizun:
  • Txantiloiaren kodea osorik jartzea komeni da, lanean zein wikilari ari den adierazita. Izan ere, txantiloi generikoak (lanean zein wikilari ari den adierazi gabekoa) baino zehatzagoa da, norbait benetan lanean ari delako itxura biziagoa ematen du. Zure kasuan, kode osoa hau litzateke: {{lanean|Mailopete}}
  • Luzaroan artikulu horretan aldaketarik egin gabe egon bazara, hobe duzu edizio batekin txantiloia kendu eta hurrengoarekin berriz jartzea (laburpenaren eremuan «Artikulua lantzera noa» edo antzeko zerbait jarrita), aldaketa potoloak egiten hasi baino lehen; horrela, atzetik datorrenak jakingo du une horretantxe editatzeko asmoa duzula, {{lanean}} txantiloi hori ez dagoela hor ahaztuta utzita, askotan gertatzen den eran.
Barkatu eragozpenak. --Xabier Armendaritz   2019-03-15, 11:50 (UTC)
Nire lan erritmoa igual ez da oso azkarra baina artikuluren batean lanean ari naizen bitartean txantiloia hor egoteak lasaitasuna ematen dit. Niretzat hiru aste ez da luzaroan lanik ez egitea.--Mailopete (eztabaida) 12:15, 15 martxoa 2019 (UTC)

Un grande hombre!!! aldatu

Querido Xabier, como estàs? Alì muere-se de calor como aqui? Parece de estar en la Africa, :-)

Por favor, te pido un contexito y pequeña tradución de esta pagina sobre este grande activista brasileñ. Ell mereceria mucho más.

Grazie mille por todo, y hasta luego

Rei Momo (eztabaida) 10:00, 8 abuztua 2019 (CEST)Reply

... ah, otra cosa: porque nunca aparece el año de nacimento, mas solamente lo de la muerte? Rei Momo (eztabaida) 16:40, 8 abuztua 2019 (CEST)Reply
Esker milla por todo!!! El 22 irè en Pesaro Moma erreginarekin por algunos dias de mar, hasta luego!!! Rei Momo (eztabaida) 00:12, 10 abuztua 2019 (CEST)Reply

«Marisol Gil» artikulua aldatu

Kaixo, Xabier Armendaritz. Eskerrik asko mezua bidaltzeagatik. Oso atsegina izan zara. Barka ezazu mesedez nire euskara akastuna; egia esateko, «adierazitakoaren erabakia» okerreko esaera «dagokionari arabera» esamolde egokiagoaren truke aldatu nuen geroago. Marisol Gil zirriborro egile nagusi gisa pena ematen dit ezabatzea, baina berak nahiago (hala dio berak behintzat). Ba al dakizu euskal Wikipedian antzekorik inoiz gertatu ote den? Gero arte, agur. -Erunberri (eztabaida) 02:17, 3 iraila 2019 (CEST)Reply

Santa Barbara fortea / gotorlekua (Sara): fortea edo gotorlekua hitza erabiltzea aldatu

Kaixo Xabier, Dirudienez Sarako (Lapurdi) Santa Barbara muinoan dagoen gotorlekuari dagokion tituluan forte hitza zuen baina mugitu duzu eta gotorleku jarri. Gotorlekua terminoaren erabilerari buruz, kontuan izan behar da oso termino orokorra dela (eta gorde behar, euskarak hitz orokor bat behar baitu inguruko hizkuntzak bezala), eta fortea, berriz, hitz zehatzagoa da eraikin mota bat adierazteko, XVI. mendetik aurrera artilleriari aurre egiteko diseinatutako gotorlekua, hain zuzen. Hala ere, eta ildo beretik, orain fuerte hitza erabili beharko genuke, eta ez fortea, 2019ko uztailetik Euskaltzaindiak ontzat jo baitu fuerte hitza, eta bere hiztegian txertatu du. Gotorlekua, berriz, hitz orokorrago modura jarraitzen du agertzen.

Gotorleku: iz. Gotor babesturiko lekua edo barrutia, eraso militarrei aurre egiteko eraikitzen dena. Gaztelu eta gotorlekuetan.

Fuerte: 1 adj. Heg. Beh. Bortitza, indartsua, sendoa. Ik. azkar. Gorputz handia ez daukat, baina bai zimela eta fuertea. || (Adizlagun gisa). Oihuka hasi ziren izugarri fuerte. 2 iz. Heg. Beh. Gotorlekua. --Errotaburu (eztabaida) 19:15, 24 iraila 2019 (CEST)Reply

Kaixo, Errotaburu. Hain zuzen ere, gaur egungo hiztegi fidagarri guztietan (eta bereziki Euskaltzaindiarenean) begiratu eta gero mugitu dut artikulua. Euskaltzaindiak diosku fuerte behe mailakoa dela; ez dagokio eraikin baten izen formalari, beraz. Eta berdin Elhuyar, Zehazki eta —bereziki— Euskalterm hiztegiek ere: fuerte azaltzen bada, behe mailakotzat ematen dute (goi mailako erabilerakoa litzatekeen termino espezializatu batetik urrun), eta forteren aipamenik ere ez. Eta Euskaltermek, hain zuzen, fitxa hau dakar:
« - Geografia > Geografia-entitateak > Hornidurak -

eu gotorleku (4)

Definizioa :
Gotor babesturiko leku edo esparrua, lurralde jakin bat defendatzen zuena.

es
fuerte

fr
fort

en
fort

[Hiztegi terminologikoa] [2012]


(4) Termino normalizatua/gomendatua.

»
gotorleku, «termino normalizatua/gomendatua». Beste inolako aukerarik gabe: ez forte, ez fuerte. Eta frantsesezko forten baliokide. Beraz, hiztegietan behintzat ez dut inolako oinarririk ikusten atzera forte jartzeko, baina bai, alderantziz, gotorleku terminoari eusteko. --Xabier Armendaritz   2019-09-24, 20:20 (UTC)

Izaromosteirin lankidearen galderak (12:19, 3 azaroa 2019) aldatu

kaixo zelan zaude? --Izaromosteirin (eztabaida) 12:19, 3 azaroa 2019 (CET)Reply

Izaromosteirin lankidearen galderak (12:20, 3 azaroa 2019) aldatu

eskerrik asko nire mentorea izan gatik --Izaromosteirin (eztabaida) 12:20, 3 azaroa 2019 (CET)Reply

Onak nabarmen lehiaketa martxan da aldatu

"Xabier Armendaritz/Solasaldi zaharrak/2019" erabiltzailearen orrira bueltatu.