Ongi etorri, Wikimadari, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 09:40, 9 urria 2021 (CEST)Reply

Datuak eta iritziak aldatu

Poztu nau, asko gainera, Miren Erasoren artikulua aurkitzeak Wikipedian. Ongi oinarritua dagoela ematen du, eta erreferentzia zehatzak aipatzen dira.

Hala eta guztiz ere, esaldi batzuetan irizpen edo balioespen pertsonalen usaina nabaritzen dela iruditzen zait; adibidez, «...20 urtean egindako bilakaeraren emaitza, biziki oparoa izan zen», edo, orobat, «Konpromiso politiko-soziala» azken atal osoa.

Agian pasarte horiek modu neutroagoan idatzita eta, ahal den neurrian, erreferentzia argitaratuetan oinarrituta, iruditzen zait artikuluak irabazi egingo lukeela. Gotzon 19:23, 10 otsaila 2023 (CET)Reply

Ados.
Zuk aipatzen duzun baliospen kutsu pertsonala antzeman daiteke "20 urtean egindako bilakaeraren emaitza, biziki oparoa izan zen" esaldian eta kendu dut.
Bigarren aipamenari buruz, berdin. Erreferentzietan oinarritzen ez dena kendu dut.
Milesker zure laguntzagatik Wikimadari (eztabaida) 23:57, 10 otsaila 2023 (CET)Reply
Mila esker handi bat zuri, @Wikimadari. Lan bikaina, benetan. Miren Eraso hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen, lan kontuengatik. Errespetu handi bat nion, gauza asko ikasi nizkion. Inoiz jarri nintzen Wikipediako artikulua idazteko planetan, baina, egia esateko, ez nekien nondik hasi. Ahal badut, orain saiatuko naiz zertxobait osatzen. Gotzon 11:34, 11 otsaila 2023 (CET)Reply
Bikain!! Wikimadari (eztabaida) 13:44, 11 otsaila 2023 (CET)Reply

WikiEmakumeok DOnKumentala aldatu

Datorren azaroaren 14an WikiEmakumeok elkartearen genealogia posibleetako bat kontatzen duen dokumentala estreinatuko dugu.

Esteka honetan, mundu mailako estreinaldiaren informazio guztia. Estreinaldiaren ondoren, dokumentalerako esteka bit.ly/wikiemakumeok helbidean egongo da.

Eskerrik asko proiektu honen parte izateagatik!

-- Mentxuwiki (eztabaida) 16:57, 9 azaroa 2023 (CET)Reply

eskerrik asko Wikimadari (eztabaida) 15:16, 12 azaroa 2023 (CET)Reply