Lankide eztabaida:Theklan/2017ko azaroa

Elkarrizketa Euskadi Irratian aldatu

Jo, ba keba, ezta pentsatu ere, zeozer galdetzen badizute ez nago batere interesaturik. Esker mila dena den. --Laukatu (eztabaida) 22:33, 3 azaroa 2017 (UTC)

Izaera nahiko indibidualista dut eta euskarazko Wikipedian nire kaxara lan egitea aukeratu nuen. Noizbait beharbada, zuen elkarteko topaketa edo ekitaldi batera hurbilduko nintzateke elkar ezagutzeko, garagardo edo kafetxo bat hartzera, baina irratsaio batera ez, horra komunikabideetan edo jendaurrean mintzatzera ohitua dagoen norbait joan beharko litzatekela uste dut.
Proposamen bat egitearren: beharbada zuen elkarteko organigraman horretarako bereziki kargu bat sortu edo kideren bat izendatu beharko zenuketelako iritzi dut, beste erakundeetan harreman publikoetarako arduraduna edo bozeramailea dagoen bezala: hitz jarioa duena, jendaurrean mintzatzea eta agertzea gustukoa duen edo ohitua dagoen norbait, euskaraz plazagizona deritzaiona. Honela, elkarrizketa, prentsaurrekoak edo jendaurreko ekitaldiak sortzen zaizkizuenean, boluntario bila aritu beharrean jada harreman publikoetarako arduraduna edo bozeraimailea joan, aurpegia emateko eta mintzatzeko berehalakoan prest legoke. Noski, hau wikipedialari batek zuen elkartea eta azken finean nire helburua ere baden euskarazko Wikipedia hobetzeko proposamen bat besterik ez da. -Euskaldunaa (eztabaida) 14:00, 8 azaroa 2017 (UTC)
Kaixo Euskaldunaa. Hori egiten dugu, proiektu zehatzak direnean. Nik neuk elkarrizketa nahiko eman ditut azken aldi honetan. Baina beste zerabiten bila ari ziren, ez elkartearen bozeramale baten bila, baizik eta wikilari baten bila. Horrgatik galdera. -Theklan ·   ·   16:02, 8 azaroa 2017 (UTC)

Bandalismoa ezabatu aldatu

Gabon. Oraintxe bertan 62.99.112.83 helbidetik ("forocoches" eskuin muturreko erabiltzaile edo zaleturen bat dirudienez) Arnaldo Otegi eta Sabin Aranaren artikuluetan bandalismoa egin berri dut. Saiatu nahiz kalteak konpontzen baina behin baino gehiagotan egin duenez eta administratzailea ez naizenez, ezin dut berak esku sartu aurreko egoerara itzularazi. Zeuk egingo bazenuke, eskertuko nizuke. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 21:48, 10 azaroa 2017 (UTC)

Eguzki Sistema itzulpena aldatu

Bai, hemendik aurrera denbora dudanean lagunduko dizut Eguzki Sistema artikulua itzultzen. Esker mila gonbitagatik

Kimika fakultateko geologiako wiki-lana aldatu

Kaixo Galder: Kimikako fakultateko wikipediako artikuluen idazte proiektuaren parte garen 1. urteko ikasle talde bat gara, eta proiektua amaitzeko gutxi geratzen dela eta azken ukituak hematen ari gara gure kontura. Zalantza honakoa da: Guk idatzitakoa wikipediako beste hizkuntzetan dauden artikuloetan partzialki oinarritu badugu, bibliografian zer jarri beharko genuke? Zure erantzunaren zain gaude. Eskerrikasko eta hurren arte.

The Signpost: 24 November 2017 aldatu

 
News, reports and features from the English Wikipedia's weekly journal about Wikipedia and Wikimedia

Wikilana KImikako fakultatea aldatu

Bale ba milaesker, eta beste galdera bat: Copyright-a duen liburu bat erabili badugu informazioa bilatzeko (kopiatu gabe) bibliografian nola jarriko dugu?

Barkatu eragozpenak, Josu

"Theklan/2017ko azaroa" erabiltzailearen orrira bueltatu.