Lankide eztabaida:Theklan/2008ko ekaina

Asteko argazkia aldatu

Aupa! Ez dakit ondo ulertu dizudan azaldu didazuna. [[Eztabaida:Atari:Euskal_Wikiatlasa/Asteko_argazkia|Asteko argazkiaren orrialde honetan]] "Irudi bat proposatu" lotura bat jarri, eta bertan klik eginez irudiaren izena bakarrik zehaztuz orrialdean atal berri bat gehitzea nahi duzu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:47, 5 Ekaina 2008 (UTC)

Uste dut hori nahiko erraz egin daitekeela. Azken finean orrialde askotan (lankide eztabaidetan, adibidez) badago "+" pestaña hori, atal berri bat sortzen duena, eta hau ere antzeko zerbait litzateke. Lotura &action=edit&section=new itxurakoa izan beharko litzateke, eta ondoren badakit atal berri horren edukia erdi-eginda emateko badagoela aukeraren bat, baina orain ez dut gogoratzen... eta hortik ikusi izan dut, ea topatzen dugun! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:56, 5 Ekaina 2008 (UTC)

interwikiak aldatu

Aupa theklan. Nola funtzionatzen du hizkuntzen arteko loturak eransteko robot horrek? Hori erabiliz, artrikulua duten gainontzeko hizkuntza guztien lotura, eta aldi berean, euskarazkoarena gainontzekoetan agertzea lortzen da?

Kongoko udalerriak aldatu

Ez dakit, nahiago dut lehen zegoen bezala, gainera zailagoa da. Eta dentsitatea eta hori beste wikipedietatik ondo kopiatu ditut, ez daude gaizki. Nahiago dut lehen zeuden bezala jartzea--EnzaiEzt ekarpenak 13:49, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Eta ez bada txantiloi hori zein da ba? eta ez bada Kinshasa zein da? Ezaidazu mesedez eta zuzenduko dut. Egin dezagun gauza bat. Nik nire modura (baina hobeto) egiten dut eta zuk "kokapen mapa" edo iparra eta ekialde eta gauza horiek egiten dituzu. Ongi?EnzaiEzt ekarpenak 13:55, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Hori eingo dut. Eskerrik asko!EnzaiEzt ekarpenak 14:00, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Eske nahi dut Nere bot-ak jartzeaEnzaiEzt ekarpenak 14:08, 6 Ekaina 2008 (UTC)
A bai? ez nekin ni hori. Orduan jarri behar ditut. OngiEnzaiEzt ekarpenak 14:12, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Baina gauza bat, koordenatuak berdinak jartzen ari zara. Orretarako nik neuk jartzen ditut, berdinak direlakoEnzaiEzt ekarpenak 20:05, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Bai egia da. Eta nola jakin daitezke herri bakoitzaren koordenatuak? nola dakizkizu, orri batean begiratzen dituzu edo? (nik egiteko eta zuri ez molestatzeko zure lanean)

Ongi, ona da jakitea XDEnzaiEzt ekarpenak 20:15, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Arazoak koordenatuekin aldatu

Kontxo, ba horrela bapatean ez dakit zein izango litzatekeen egokiena. Beno, ondo etorriko zait hori errepasatzea, ze justu datozen urteetan gure kartografia osoa sistema batetik bestera pasatu behar dugu, Europako Batasunaren erabaki baten ondorioz.--Assar; (erantzun hemen) 14:24, 6 Ekaina 2008 (UTC)

WGS84 datumeko altuera erabiltzea aholkatzera nihoan, WGS84 ED50 baino sistema modernoagoa baita, baina oraintxe konturatu naiz: itsas mailan dagoen punturen bat kontsultatzen baduzu, adibidez Donostiako Groseko hondartzan, ikusiko duzu WGS84 datumekoak 50 metro gora desplazatuta daudela. Beraz, hobe "ED50 koordenatuak:" atalean agertzen den altuera erabiltzen baduzu.--Assar; (erantzun hemen) 19:30, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Gasteizko historia aldatu

Ah, ez nuen ezagutzen txantiloi hori. Bai, erabiliko dut, ea nola geratzen den. Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 09:21, 7 Ekaina 2008 (UTC)

Landareak aldatu

Kaixo Theklan, ez dakit hau hemen jarri behar dizuedan baina holan ez bada, nire ezjakintasunagatik, parkatuko didazulakoan nago.

Smilax generoari buruzko artikulua nahasi samarra dela diozu eta behar bada arrazoia duzu; baina ni landaretan adituegia ez naizenez, normalean egiten dudana iglesezko wikipediaren artikuluak ahal dudan moduan euskaratzea izaten da.

Kasu honetan Euskalerrian oso hedatuta dagoen Smilax aspera espezieari buruzko artikulua idatzi nahi nuen baina ez dut aurkitu eta horregatik euskaratu dut Smilax generoarena.

Honelako kasutan artikulua euskaratzea lan handiagoa ematen dit bertan hemen ezezagunak diren gauza askori buruz hitz egiten delako.

Saiatzen naiz bertakoenak iruditzen zaizkidan gauza batzuk kentzen baina askotan nire irudiz interesgarriagoak edo kuriosoagoak mantentzen ditut. Behar bada kasu honetan ez dut asmatu.

Edozein modutan artikuluan ez dago inglesezko artikuluan agertzen ez den ezer.

Kategoriei buruz esaten didazunaz ere guztiz ados egongo nintzateke euskal wikipedian milaka landareen artikuluak izango bagenitu eta gehienok landare gehienen izen arruntak ezagutuko ba genitu, baina hori holan ez denez uste dut oraingoz hobe dela landareetaz zerbait berri ikasi nahi duen ez-adituari aukera gehiago eman landareak aurki ditzan.

Edozein modutan, hartuta badago erabakia landareak klasifikatzerakoan familien kategorietan bakarrik sailkatzeko eta ez ordenenetan, horixe egingo dut hemendik aurrera.

Erabakia hartuta ez badago pentsatu ezazue oraingoz zer litzatekeen egokiena.

Zure erantzunaren zain geratzen naiz.

Hurrengo arte

Jon Peli Oleaga 19:37, 8 Ekaina 2008 (UTC)

Eztei-bidaia aldatu

Kaixo Theklan. Eztei-bidaia artikuluan paragrafo pare bat ezabatu nituen, ikusi duzun bezala. Berez, artikulua gaztelaniazko artikuluaren itzulpen zuzena da, Luna de miel artikuluarena. Eta bertako edukiak ez dira unibertsalak (hau da, gaiari buruzkoak bakarrik) baizik eta Luna de miel esapideari buruzkoak. Orduan, euskaraz jartzean, Eztei-bidaia esplikatzean luna de miel noiz agertu zen ez du zentzurik. Aspaldi Espainian ezti-urarekin zer egiten zen, zer zer ikusi du eztei-bidaiarekin? Ezer ez. Agian beste hizkuntzetako esapideei buruzko atala egin beharko litzateke, baina oraindik orain, berriz ipini duzun paragrafoak ez du zentzurik, nire ustez... --josugoni (erantzun hemen) 17:43, 9 Ekaina 2008 (UTC)

Akatsa orri nagusian aldatu

epa lagune, bada, kontua da akatsa orri nagusian dagoela eta ezin dudala aldatu. Urteurrenen weborrian aldatu egin dut. Ea zuk alda dezakezun! beno txo! Ondo segi! Drpolilla 21:35, 9 Ekaina 2008 (UTC)

Azaleko Wikimedia atala aldatu

Theklan, ikusi duzu hemen esandakoa?: Eztabaida:Azala#Wikimediaren beste proiektuak atala. Administratzailea zarenez... --Orereta (erantzunak) 22:00, 11 Ekaina 2008 (UTC)

2008 Olinpiar Jokoak aldatu

Kaixo, Andersalinas lankidea naiz. Dagoeneko, hilabete besterik ez da geratzen 2008ko Txinako Olinpiar Jokoak hasteko. Artikulu oso garrantzitsua da eta artikulua sortzeko premia dagoela iruditzen zait. Artikulua sortzeko, wikiproiektu bat sortzea izango litzateke, nire ustez, ideiarik hoberena. Horretarako, lankide askoren laguntza behar da artikulua egoki sortzeko. Besterik gabe, Andersalinas 16:45, 12 Ekaina 2008 (UTC)

Kaixo berriz ere! Artikulu batzuk hasi naiz sortzen eta {{2008ko Olinpiar Jokoetako kirolak}} txantiloia egin dut. Jakin nahi nuke ea Olinpiaden egutegietarako txantiloirik sortuko zenukeen. Andersalinas 14:13, 15 Ekaina 2008 (UTC)

Gaztelaniazko wikipediako Olinpiar Jokoen artikuluan dagoen txantiloia ondo dago. Baita ere, ingelerazko wikipediako artikuluakoaren antzekoa ere egin dezakegu. Andersalinas 13:16, 16 Ekaina 2008 (UTC)

WAP botoia aldatu

Kaixo Theklan! Azalean jarri berri duzun WAP botoiaren izenburua katalanez dago. Saguaren kurtsorea botoiaren gainetik pasatzean deskribapena katalanez ateratzen da. Ikusi Azala/Sarrera txantiloian txertatu duzun kodea: title="Accés WAP de la Viquipèdia">WAP. Txantiloia babesturik dagoenez ezin dut aldatu eta horrexegatik jakinarazten dizut. Ondo izan. Aio! Tximist - Zer berri? 17:59, 18 Ekaina 2008 (UTC)

A bale, nik esan baino lehen konturatu zarela ikusi dut. Aio!

Tximist - Zer berri? 18:00, 18 Ekaina 2008 (UTC)

Hola Theklan. Soy Cuemarin de la wikipedia en español. Me han bloqueado durante tres días por lo que se dice en un punto en el debate sobre Rebelión (el texto "Recapitulando: La política del avestruz"). Cualquier ayuda de tu parte o de otros wikipedistas será bien recibida. En wikipedia en español no puedo mandar mensajes. Gracias de antemano.--85.96.161.156 11:59, 21 Ekaina 2008 (UTC)

Klasikoen gordailutik Wikisourcera aldatu

Interesgarria izan daiteke oso, testuak domeinu publikopean baitaude Bestela eskuz ere egiten hasi daiteke pixkanaka, ahalik eta domeinu propioa izan dezakegula erakutsi arte, dena dela, botako diot begiratu bat ea, baina eskuz egitea hobea izango litzateke (estruktura jarri, wikiformatua eman eta abarretarako).--Janfri; bai esan?   06:27, 25 Ekaina 2008 (UTC)

Bide batez, komentatzea nik programatzeaz ez dakidala ia ezer eta beraz parametro sinple batzuk aldatu bai, baina hortik haratago doana nire ahalmenetatik at dago. Agian gehiago dakien norbaiti galdetu beharko zaio...--Janfri; bai esan?   06:43, 25 Ekaina 2008 (UTC)

Monobook aldatu

Aupa theklan!

Monobooka arazo bat dauka, eta zera da: irudiaren botoia sartzerakoan "Imagen" agertzen da, eta ez "irudi" EnzaiEzt ekarpenak 11:18, 26 Ekaina 2008 (UTC)


"Anexo" orriak aldatu

Aupa theklan!

Gaztelerazko bertsioan "Anexo" izeneko artikulu batzuk daude. Euskaraz horrelako orriak sortzeko zer egin behar da?

Milesker!

Satanko 12:35, 27 Ekaina 2008 (UTC)SatankoSatanko 12:35, 27 Ekaina 2008 (UTC)

Santiago Alba Ricoren artikulua aldatu

Aupa Theklan. Irakurri duzu, ekainaren 29ko Garan Santiago Albak wikipediari buruz idatzi duen artikulua? Izenburua, "ni libre, ni de izquierdas". Hori bai, gaztelerazko bertsioarekin sartzen da, Palestinaren zapalkuntzari ematen dioten trataera eskasa abiapuntutzat harturik...

"Theklan/2008ko ekaina" erabiltzailearen orrira bueltatu.