Lankide eztabaida:TXiKi/2006ko urria

Lizentziak aldatu

Egunon TXiKi. Pare bat eskakizun: mesedez, mugitu Alemaniera artikulua Aleman-era eztabaidan ematen diren arrazoiengatik. Nik ere badakit mugitzen baina orri biak sortuta daudenez eta eztabaida ere mugitzea komenigarria denez, lekua egiteko ezabatua administratzaile batek egin behar du. Bigarren, mezu bat utzi nuen eztabaida orri honetan baina ez dut uste askok honen inguruan zerbait jakingo dutenik (ez dut uste mezua irakurriko dutenik ere). Ea zuk zerbait dakizun, irudiekin serioan hasi behar garela iruditzen zait eta; copyright txantiloiak sortu, gaizki daudenak ezabatu etab. —Barrie(postontzia) 08:17, 1 Urria 2006 (UTC)

Beraz, era kontrolatu eta neurrizko batean fair use irudiak erabili ditzakegu euskarazko wikipedian? —Barrie(postontzia) 08:54, 1 Urria 2006 (UTC)
Momentu honetan ezin dugu eskatu irudiei lizentzia zehaztea ez baitugu inolako txantiloirik (hiru-lau baino ez) horretarako. Baina horretan arituko naiz eta multzo bat lortzen dudanean ezabatzeko jarriko ditut. Fair use-rekin lotutakoak sortuko ditut, GFDL, domeinu publikokoak orokorrean commons-en onartzen dituzten guztiak wikipedia honetan ez zirelako egon beharko. Zerbaitetarako egongo da commons, ez? Igo dituztenei mezu bat jarriko diet eztabaida orrian egoeraz ohartuz baina batzuk missing daude duela askotik eta ziurrenik ez dugu erantzunik jasoko. En fin, zer egingo diogu ba!
Eta txata dela eta, nik firefox erabili izan dut ia betidanik eta niri ere ez dit funtzionatzen loturak. —Barrie(postontzia) 10:15, 1 Urria 2006 (UTC)

Batzuk badaude baina eskertuko nizuke begirada bat emango bazenie, batez ere {{politika posterra}} izenekoari. Ingelesekotik egin dut itzulpena zure copyright logoko azalpenak gutxi iruditzen zitzaizkidan-eta ingelesek zutenarekin alderatuz. Esandako politika posterra horretan poster, button, flier or banner hitzen itzulpen literala (poster, botoi, hegalari edo pankarta) egin dut ez baitakit nola den. Aldatu aldatu beharrekoa, eta gero bloketau egingo nituzke. —Barrie(postontzia) 13:51, 1 Urria 2006 (UTC)

Ingelesezko screenshots terminoaren itzulpena ere ez dakit zein den eta Pantaila izozteak idatzi dut ;P. Momentuz horrik dira dudak, baina gehiago sortzen bazaizkit idatziko dizkizut. Ni zu izango banintz eztabaida orria blokeatuko nuke ;-) —Barrie(postontzia) 16:38, 1 Urria 2006 (UTC)

Wikipedia:Irudien copyright etiketak. Lehengo mezua idatzi dizut eta gero gorde dut orria, pixka batean pentsatzen geratu naiz eta. Egin behar diren aldaketak, bai izenburuetan eta baita txantiloietan ere (nahi baduzu). —Barrie(postontzia) 16:51, 1 Urria 2006 (UTC)

The Dark Side of The Moon aldatu

Gabon, Txiki.

Jarriko al zenuen "The Dark Side Of the Moon" artikuluan (Kategoriak: Pink Floyd) irudi bat, mesedez?

Aipatutako irudia da ingelesko bertsioan agertzen den irudia, prisma ospetsuarena.

Eskerrik asko.

~(Josu 18:08, 2 Urria 2006 (UTC)).

Irudi:Pixelak.png aldatu

Gauon TXiKi. Honako hau irudiak direla eta idazten ari naizen mezu estandarra da:

Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Pixelak.png irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 20:42, 2 Urria 2006 (UTC)

Mostimages aldatu

Gauzatxo bat TXiKi. Irudi gehien dituzten orriak izeneko aparteko orrialdearen izenburua gaizki dagoela iruditzen zait. Egokiena Lotura gehien dituzten irudiak izango litzateke. Eman begirada bat eta esan txarto banabil. Ingelesezko izen laburtuarekin (Mostimages) orain dagoena ulertuko nuke, baina behin Most linked to images irakurrita... —Barrie(postontzia) 18:45, 3 Urria 2006 (UTC)

TXiKiBoT aldatu

Hola TXiKi. El bloqueo al bot lo puse para poder comprobar el resto de contribuciones por si acaso estaba funcionando mal. Más que nada fue una medida de protección temporal. Ya veo que ha sido sólo ese día el fallo, y por supuesto en ningún momento vi malas intenciones ni nada parecido, espero no haber dado esa impresión. Ya está desbloqueado. Saludos. --Rsg 09:45, 5 Urria 2006 (UTC)

XMLa erabiltzen duten botak aldatu

Kaixo TXiKi! Aurreko batean herri ezberdinen informazio ugari zuen wikiproiektu baten berri eman nizun. Gauza da agian bertatik informazioa bot baten bitartez ateratzeko era bakarra xml bat erabiltzea dela, baina nik ez dakit nola egiten diren... gai zara azaltzeko? Eskerrik asko! -Theklan; (zer?) 14:18, 7 Urria 2006 (UTC)

Buff, uste baino zailagoa dirudi. Nik phpekin zerbait egin dut baina horrelako aplikazioak sortzen ez dakit. Hala ere beste wikipedietatik informazioa jasotzea ondo legoke, adibidez Afrikako herrialde gehienetako infotaulak betetzeko (ikusiko zenuenez oso kutre daude). Baina hori ere ez dakit nola egiten den, agian programazio gehiegi ez infomatikari batentzat!-Theklan; (zer?) 10:37, 9 Urria 2006 (UTC)

Thank you! aldatu

Hi, many thanks for running your robot at Lombard wikipedia: indeed it was definetly needed, interwikis there were at very low quality. See you, --lmo:user:Clamengh 14:35, 8 Urria 2006 (UTC)

Ba nik ez dut horrela ikusten. Ez du jartzen wikiproiektu wikipedia orria ordez? Ezagutzen nuen izen-tartearen istorioa, bestela ez nuke aldaketa egingo; benetan. Gainera, Laguntza eta Atari ere jarri dituzte. Ez da horrela? —Barrie(postontzia) 16:55, 9 Urria 2006 (UTC)

Wikiproiektuen izen-tartea aldatu

Ba nik ez dut horrela ikusten. Ez du jartzen "wikiproiektu" "wikipedia orria" ordez? Ezagutzen nuen izen-tartearen istorioa, bestela ez nuen aldaketarik egingo; benetan. Gainera, Laguntza eta Atari izen-tarteak ere jarri dituzte, beraien eztabaidekin. Ez da horrela? Agian Aldaketa berriak-en ikus dezakezu, Aukerak: jartzen duen tokian. Nik ere orain dela gutxi ikusi dut, pare bat egunean ez bainaiz wikipedian sartu. Uste nuen bezenekitela. Eta Wikipedia:Izen-tartea orrian ere zerrendan azaltzen dira (lehen ez). —Barrie(postontzia) 16:56, 9 Urria 2006 (UTC)

Lizentzia askeak aldatu

Gauon TXiKi. Zertarako ditugu lizentzia askeetarako txantiloiak (GDFL, Cc-by-2.5...)? Irudi askeetarako txantiloiak existitzearen aurkakoa naiz (euskarazko wikipedian), gehienbat lanagatik. Hobeto esanda, aurreztu daitekeen lanagatik. Horrelako txantiloiak egotean baliteke jendeak irudi askeak wikipediara igotzea eta ez commons-era; eta eskerrak oraindik ez garela asko. Beraientzat berdin-berdin da fitxategia hona edo hara igotzea, baina wikipedian egiten badute gero atzetik ibili behar gara; irudia commons-era igo, artikuluetako loturak aldatu (agian) eta abar. Lehen esan bezala, ebitatu dezakegun gauza bat. Orain artekoak gutxienez guk mugitu beharko ditugu. Zer diozu? —Barrie(postontzia) 18:36, 9 Urria 2006 (UTC)

Ongi da, ez ezabatu. Niri gutxienez ez didate kalterik egiten momentuz. Fitxategien igoera administratzaileei mugatzeak bere alde onak eta txarrak ditu. —Barrie(postontzia) 18:54, 9 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Firefox euskaraz.jpg aldatu

Gauon TXiKi. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Firefox euskaraz.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere.

Sailkatzeko erabili dezakezun bakarra, momentuz, Txantiloi:Software pantaila irudia txantiloia da, nik uste. Baina agian mozillarako txantiloi berezi bat sortu daiteke, en:Template:Mozilla bezalakoa; baina ez dakit... —Barrie(postontzia) 19:26, 9 Urria 2006 (UTC)

TXiKiBot in the Wikipedia for the Ripurian languages aldatu

Hi TXiKi, if you want to run a bot on the Wikipedia for Ripurian languages, please read the pages ksh:Project:Bots and ksh:Wikipedia:Interwiki_Links. After an initial testing period, please apply for the bot flag for the bot account on one of the Admins talk pages. Not required, but nice is, to include a short statement about what the bot does, on its user page. It's fine in English, German, French, or Nederlands, we'll add a translation. Thank you for your consideration. --Purodha 20:11, 9 Urria 2006 (UTC)

Irudi:United-logo.jpg aldatu

Gauon TXiKi. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke United-logo.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. Badirudi ingelesekoa antzekoa dela baina nik uste ez dela berdina, beraz ez diot fair use txantiloirik jarri. Ea zuk badakizun nondik atera duzun.

Irudiekin lotuta, adminstratzaileok noizbait hasi beharko zarete lizentzia gabeko irudiak ezabatzen, egun batzuk (7 baino gehiago askotan) igaro dira eta. Ez dizuet prisarik sartu nahi; izan ere, orain arte ere ez da ezer gertatu. —Barrie(postontzia) 21:29, 11 Urria 2006 (UTC)

Orain gogoratu dut zerbait. Araba.gif eta Armarrilapurdi.jpg lizentzia gabeen taldean sartu nituen baina ez dut berdin egin beste armarri, bandera eta abarrekin. Ez dut horretarako arrazoi berezirik, baina lizentzia gabekoen multzoan jartzen nituen lehenengotarikoak izan zirenez... Besteek ere ez dute lizentziarik, hori horrela da, baina pentsatu dut agian {{ikurra}} txantiloiarekin erabili ditzakegula. Hau erabaki eskero, ez ezabatu esandako Araba.gif eta Armarrilapurdi.jpg (gainera pila bat orrik lotzen dute beraietara).
Eta {{copyrightdun logoa}} txantiloia duten irudietan, hau {{logotipoa}} izeneko txantiloiarengatik ordezkatuko dut? Lizentzia adierazten zuten txantiloien izenak berdintsuak izan zitezen sortu nuen logotipoa izeneko bat. Agian zureak izen zehatzagoa du, baina pentsatzen hasi nintzen zertarako jarri behar genuen copyright-a zuela izenburuan. Irudia wikipedian igota badago fair use baldintzetan oinarritu behar delako izango da, ez? Horregatik laburtu nuen apur bat. Berdin kategorien izenburuekin. Adibidez, Liburu azalak sortu nuen eta ez Fair use-dun liburu azalak edo horrelako zerbait.
Konturatuko zinen konbentsitzea nahi dudala, ez? ;-) Dena den, zerbait hobetu ahal baduzu nire bedeinkapena duzu. —Barrie(postontzia) 22:20, 11 Urria 2006 (UTC)
Nahastea da bai. Zuk azaldu didazun bezala bada ez zaizkigu aukera asko geratzen nik uste: ez badugu iturria ezagutzen, ba itxarote-gelara; eta hortik asko ezabatu. —Barrie(postontzia) 22:54, 11 Urria 2006 (UTC)

Erreobotak inportatuta aldatu

Arrastion TXiKi. Zure errobotak inportatutako artikulu batean (Arrate Egaña artikuluan), ([[]] ([[]]) jartzen du. Agian zuk informazioaren iturria ezagutzen duzunez txukundu dezakezu, baliteke errobotaren arazo bat izatea eta. Edo beste barik atal hori ezabatu. Eman begirada bat. —Barrie(postontzia) 16:10, 15 Urria 2006 (UTC)

Ez dago zergatik. Akatsak ateratzen, esaten eta abar fenomenoa naiz ;-) —Barrie(postontzia) 16:22, 15 Urria 2006 (UTC)

Mesedez, blokeatu 162.83.238.94 aldatu

Katxijasotzaile 16:27, 15 Urria 2006 (UTC)

Acerca de TXiKIBoT en es: aldatu

Hola.

No sé como funciona tu bot, pero procura que no elimine interwikis que mandan a desambiguaciones, sino que las sustituya por las correctas. El caso en concreto por el que te escribo es el siguiente:

  1. Eliminación de interwiki que manda a desambiguación
  2. Añado yo mismo el interwiki apropiado

Eso sí, el interwiki que añadió, de maravilla. Un saludo. 83.59.224.114 18:33, 15 Urria 2006 (UTC) (es:Usuario:Rêignerok)

Izarra aldatu

  Jakin dezazun eskertzen dizugula, edo nik bai gutxienez, egiten duzun lan guztia, asko baita. Zuretzako lehen izarra. Eta zurea denez egin nahi duzuna berarekin. —Barrie(postontzia) 20:43, 29 Iraila 2006 (UTC)

Perfekto aldatu

Bot-ekin egindako aldaketekin artikuluak perfekto geratzen ari dira. Pena emango dit artikuluak aldatzeak :o) —Barrie(postontzia) 19:33, 15 Urria 2006 (UTC)

Nik begiratu dudan hiztegi bakarra etxekoa izan da. Bertan ikus. errobot jartzen du. Dena den, hiru baten kontra; Lehen zegoen bezala utz ezazu, segituan egingo baituzu. —Barrie(postontzia) 17:51, 16 Urria 2006 (UTC)


Mesedez, blokeatu 217.125.148.101 aldatu

Zaborra baino ez da idazten ari. —Etxeorratz(erantzuna hemen) 10:09, 17 Urria 2006 (UTC)

Galerna irudia. aldatu

Kaixo TXIKI: Nik itzatzitako irudia galerna.jpg XIX. mendeko grabatu bat da. Hori bai AUÑAMENDI Entziklopedian agertzen da. Baina nire ustez XIX. mendeko grabatu bat ez duela copyright eskubiderik. Ados zude?

Adeitasunez Kadan

Bandera txantiloiak aldatu

Kaixo! Lasai, oraindik lanean nabil honekin aldaketa batzuk egiten saiatzen. Herrialde bakoitzaren ondoan banderatxoa eta izena agertzeko da. Teorian alias bat sortu daiteke, adibidez, España jartzen badu norbaitek ba zuzenean jartzen da hori Espainia dela, edo norbaitek Txina jartzekotan ba Txinako Herri Errepublika dela jar daiteke. Ingelesezkotik kopiatu dut! -Theklan; (zer?) 14:19, 18 Urria 2006 (UTC)

Interwikirik gabeko artikuluak aldatu

Milioi esker aholkuarengatik, oso oso lagungarria izango zait eta erabiliko dut. Argitzea behar duen zerbait bururatzen bazait ez izan dudarik galdetuko dizudala.

Baimena duela aste bat edo gehiago eskatu nuen. Beraz, bide batez ez da izango baina idatzi beharko dugu zerbait bot-en aukeraketa nola egin jakiteko. —Barrie(postontzia) 12:02, 20 Urria 2006 (UTC)

Aipamenak aldatu

Gauon TXiKi. Aipamenak izena pentsatu dut <references /> agertzeko atalarentzako (Ikus, gainera edo Kanpo loturak bezalkoa). Agian beste izen bat egokiagoa da, ez dakit. Dena den, eskatu nahi nizuna zera da. Aipamen hauek handiegiak iruditzen zaizkit eta gehiago gustatzen zait ingelesezkoan duten bezala. Testuaren tamaina konparatzeko hemen dituzu euskarazko eta ingelesezko orri bana. Denborarekin erreferentzia pila biltzean toki asko okupatuko dutelakoan MediaWiki:Common.css-n zerbait idatzi behar da (aipamenetako testua txikiago agertzea nahi bada). Eta ^ ikurrak ↑ baino politagoa ematen du. Ikurra aldatzeko MediaWiki:Cite references link many eta MediaWiki:Cite references link one aldatu behar dira; agian zerbait gehiago. Ez noakizu zer idatzi behar den azalpenik ematen, ziur badakizula-eta, edo jakingo duzula (etorkizun labur batean).

Kabriri ere eskatu ahal nion hau baina ez dakit noiz erantzungo didan eta gainera zuretzako galdera bat daukat. Nola aldatzen dira txantiloiak artikuluetan bot-ak erabiliz? —Barrie(postontzia) 21:03, 28 Urria 2006 (UTC)

Ba Erreferentziak orduan, no problem. Dudatzen nengoen bi hauen artean eta zerbait aukeratu behar eta beste izan zen. Bot-ena argi azaldu didazu. Eskerrik asko. —Barrie(postontzia) 10:04, 29 Urria 2006 (UTC)

TXiKiBoT on ka.wikipedia aldatu

Hi. You have started running TXiKiBot on Georgian Wikipedia. Please request a bot flag on this page. Thanks in advance. - Island 03:15, 30 Urria 2006 (UTC)

Genero (biologia) aldatu

Arrastion TXiKiTo. Nola egin dezaket Genero birzuzenketa orrira lotzen duten artikulu guztiek Genero (biologia) izenekora lotu dezaten zuzenean. Argipen orri bat sortzeko diot. Atzizkirik gabe erraza da baina batzuetan generoetako edo horrelako zerbait jartzen du eta ongi egitea nahi dut. Hobeto geratzen da testuan [[Genero (biologia)|generoetako]] jartzen badu [[Genero (biologia)|genero]]etako barik. Zer agindu behar diot bot-ari? —Barrie(postontzia) 19:10, 30 Urria 2006 (UTC)

"TXiKi/2006ko urria" erabiltzailearen orrira bueltatu.