Ongi etorri, Oskarbilbao, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Arkitekto BAT? aldatu

Epa Oskarbilbao! Lehen idatzi duzunaren harira, idatzi dudan artikuluan zalantzan nengoen BAT hori ala -A artikuluduna ipini. Zuk esan duzuna "Secundino Zuazo Ugalde (...) euskal arkitekto arrazionalista" ez zait guztiz egokia iruditzen aditza falta delako. Nik uste, nahiz eta artikuluaren hasieran egon eta aurkezpena izan, aditza nahitaez ipini behar da. Horregatik, agian aproposagoa izango litzateke zera hau: "Secundino Zuazo Ugalde (...) euskal arkitekto arrazionalista ZEN" besterik gabe. Zer deritzozu? (bide batez, ederto iruditzen zait hiztegi eta (batez ere) gramatika hutsak zuzentzeari) --josugoni, idatzi hemen

Hilda badago hobe deritzot "izan zen" (bukatua).

Dena dela kontu hau oso labana da, ze Euskaltzaindiak berak ez du inoiz erabaki zorrotzik eman (nik dakidala) baina argi eta garbi esan zuen espainolezko "un" eta "bat" ez direla baliokideak; eta euskarazko "bat" kopuruari lotuagoa dela. Ez dut zuzendu zeren eta lehenengo irizpide bat (ez bi; kar, kar) adostu behar dugu wikizale guztion artean. Bestalde, "BAT" ustezko okerra duten artikuluak hamaika dira (batetik espainolaren eraginagatik eta bestetik artikulu asko eta asko espainolezko wikipediatik itzultzen direlako). Gainera ez naiz oso kolaboratzaile iraunkorra euskal wikipedian eta ez nuen basterrak nahasten hasi eztabaidatu aurretik.

Dena den, Harluxet-ekoek adizkirik gabeko bidea hautatu badute kontutan hartu beharko genukeela uste dut eta aztertu zergatik egin duten hori ezer erabaki aurretik.

Irakurri dezakezu, nahi izanez gero, kabriren erabiltzaile orrian irizpideak hartzeko nire iruzkinak (kalitatea eta kantitatea) zeren eta wikiren fase honetan irizpideak finkatzea, nire iritziz, beste edozein gauza baino garrantzitsuagoa da.

Zure esku uzten dut zuzenketa egitea zeu zara-eta artikuluaren egilea.

Agur bero bat (edo bi?)

ondo izan

Oskarbilbao

Sinadura aldatu

Kaixo, ikusi dut batzuetan gauzak komentatzen dituzula hortik eta ez duzula sinadura jartzen, edo testu moduan jartzen duzula. Beno, gustu arazo bat da, baino ondo dago "wiki-sinadura" erabiltzen baduzu, horrela zure erabiltzaile orrira esteka bat agertzen baita eta zuri erantzutea askoz errazagoa egiten da. Gainera sinadura pertsonalizatu nahi baduzu gaztelaniako Wikipediako Komunitate Azalean "El Truco" deritzonean nola egin agertzen da. Sinadura jartzeko edizio leihoan azkenaurreneko botoitxoa erabili dezakezu edo ~~~~ idatzi. --Ondo izan, Unaiaia (¿iritzirik?) 16:20, 15 Otsaila 2006 (UTC)

Irudi:Irudi-efefederico.jpg aldatu

Arrastion Oskarbilbao. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Irudi-efefederico.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 17:31, 2 Urria 2006 (UTC)