Lankide eztabaida:Josugoni/2011 urtarrila-apirila

Adeste fideles aldatu

Gabon Josugoni. Zure proposamenarekin ados. Gero arte. --Euskalduna (esaidak hemen) 22:30, 2011ko urtarrilaren 5a (UTC)

Euskal Herriko eraikin historikoen zerrendak aldatu

Kaixo. Eztabaida honetan parte hartu zenuenez, pentsatu dut bozketan ere parte hartu nahiko zenukeela. Eguberriko oporraldiaren ondoren, joan den urtetik datorkigun bozketa hori erabakitzeko (edo, beste inork parte hartzen ez badu, bere horretan ixteko) ordua dela uste dut. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:56, 13 Urtarrila 2011 (UTC)

Barkatu, bozketa hemen izango da. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:18, 13 Urtarrila 2011 (UTC)

Euskal Herriko monumentuak aldatu

Kaixo. Eraikin historikoei buruzko eztabaida honetan parte hartu zenuenez, pentsatu dut haren ondorio den beste honetan ere parte hartu nahiko zenukeela. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:52, 26 Urtarrila 2011 (UTC)

Alto Volta aldatu

Niri ere "Alto Volta" izena ez zait asko gustatzen. "Volta Garaia" nahiago dut baina irakurri artikuluaren erreferentzia. Euskaltzaindiak "zerrenda honek arau maila du" oharra jarri du. --Marklar 12:06, 13 Otsaila 2011 (UTC)

«Argitzeko» txantiloia aldatu

Kaixo, Josu. Txantiloi horretatik argitaratzen den testuan letraren tamaina handitzea Dominik wikilariak eskatu zuen, nire eztabaida orrian, bi arrazoi aurkeztuta:

  1. Letra txikia irakurtzen zaila dela.
  2. Ingeles Wikipedian letra tamaina normalarekin azaltzen direla ohar horiek.

Niri arrazoi egokiak iruditu zitzaizkidan, objektiboak direlako eta erreferentziatzat hartu ohi dugun ingeles Wikipedian egiaz erabilera hori egiten dutelako (ikus, adibidez, Earth artikulua). Ingeles Wikipedian, hori bai, ez dute letra lodirik erabiltzen, hor ikus dezakezunez. Nire ustez letraren tamainak ez, baizik eta letra lodiak nabarmentzen du gehiegi artikuluaren hasierako argibide lerro hori, euskal Wikipediako «Argitzeko» txantiloitik ateratzen diren testuetan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:32, 16 Otsaila 2011 (UTC)

Joan edo Joanes aldatu

Nire aldetik, ados. Oharra irakurrita, "Joanes" aukeratu nuen baina "Joan" izenarekin ez daukat inolako arazorik.--Marklar 18:07, 8 Martxoa 2011 (UTC)

Eman zure iritzia, mesedez aldatu

Ahal baduzu eman hemen zure iritzia: Wikipedia:Txokoa/Politikak#Bot_batekin_Frantziako_udalerrien_artikuluak_egiteko_aukera -Theklan ·   ·   23:28, 22 Martxoa 2011 (UTC)

Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Lekeitio) aldatu

Bi artikulu zeudenez, bietako bat aukeratu behar zen, eta bi artikuluetako erreferentziei begiratuta Jasokundeko Andre Mariaren eliza zen egokiena (besteak oso erreferentzia eskasak zituen: eskasak kalitatez, eskasak kopuruz).

Ez nintzen konturatu eztabaida horretaz, baina eztabaida horretan erreferentziatzat aipatutako orria desagertu denez, ez dago erreferentziarik Andra Mariaren Zeruratzea izenaren alde. Dena dela, bilaketa bat egingo dut, eta aurkitzen badut, erantsiko diot izen hori ere artikuluari.

Nolanahi ere, erreferentzia ugarienak eta onenak dituen izena (oso alde handiarekin, gainera) Jasokundeko Andre Mariaren eliza da. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 22:15, 23 Martxoa 2011 (UTC)

Bat nator zurekin Zeruratzea ederra dela; eta izen horretan tokiko euskara jasotzea ere ez legoke txarto. Esan bezala, ordea, eztabaidan eman diren erreferentziak eta aurkitu ahal izan ditudanak aztertuta, besteak oinarri hobea du. Dena dela, oinarri sendoagoko erreferentziaren bat (Euskaltzaindiaren lanen bat, adibidez) azaltzen bada, gaia berriz aztertu beharko litzateke, jakina. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 22:51, 23 Martxoa 2011 (UTC)

Arrasateko gaztetxeak berriki egindako web horriaren link zuzena txertatua aldatu

Kaixo.

Zure galderari dagokionez, nire iritziz ez litzateke ezabatu beharko, jadanik, kanpo loturak ( http://www.arrasatekogaztetxea.com/ ) arrasateko gaztetxearen web horri berrira bideratzen bait du artikuluaren irakurlea. Horrez gain esan beharra dago web horrian ( http://www.arrasatekogaztetxea.com/index.php?option=com_content&view=article&id=8&Itemid=8 ) dagoen testuak bat egiten duela arrasateko gaztetxeari buruzko wikipediako artikuluarekin.

Agur.

Oinaz, Oñatz, Oinatz aldatu

Bueno, normalean forma bakarra erabiltzearen aldekoa naiz. Baina ez dakit benetan forma bakarra ote den, azken finean, "Oinatz" pertsona-izena eta "Oñatz" abizena dira eta. Bestetik "oinaztar" izenondoa ere nahiko hedatuta dago. Nik hau dagoen bezala utziko nuke. --Marklar 17:08, 11 Apirila 2011 (UTC)

Scusa il disturbo, ma stiamo cercando qualcuno che possa tradurre e pubblicare su eu.wikipedia questa pagina o una parte[1]qui in spagnolo [[2]. Grazie mille se ci puoi aiutare !--Aeron10 05:45, 25 Apirila 2011 (UTC)

"Josugoni/2011 urtarrila-apirila" erabiltzailearen orrira bueltatu.