Lankide eztabaida:Josugoni/2009 urtarrila-apirila

Nola ager dezaket leku baten kokapena mapa batean eta koordenatuen bidez? aldatu

Kaixo Josugoni! Galdera bat: Nola ager dezaket leku baten kokapena mapa batean eta koordenatuen bidez? Askotan, adibidez Galway hiriko artikuluan, bere infotaulan koordenatuak sartu eta ez zait hiriaren kokapena erakusten duen puntua mapan agertzen.

Gabon.


Euskalduna 20:37, 26 Martxoak 2009 (UTC)

Nola sor ditzazket kategoria eta azpikategoria berriak? aldatu

Kaixo Josugoni! Galdera bat dut. Nola sor ditzazket kategoria eta azpikategoriak? Adibidez: Zeltiar mitologiari buruzko orrialdea sortu eta osatzen ari naiz baina ez dut horretarako kategoriarik bilatzen (Mitologia kategoria orokorraz gain). Mitologia kategorian, zeltiar mitologia azpikategoria sortu nahi nuke (ahal bada) eta honen barruan irlandar, eskoziar, galestar eta bretainiar mitologiak. Galdera da: Nola? Asko eskertuko nuke zure edo beste edonoren erantzuna.

Gabon pasa.


Euskalduna 22:32, 12 Martxoak 2009 (UTC)



Aurreikuspenari buruz aldatu

Kaixo Josugoni! Barkatu lana emateagatik, artikuluak osatzean "aurre ikuspena" eman beharrean "gorde" emateagatik. Eskerrik asko zure argibideagatik. Aste gutxi daramamazkit artikuluak sortu edo osatzen eta horretan ere "jokoz kanpo" harrapatu nauzu... Gabon pasa.


Euskalduna 21:32, 11 Martxoak 2009 (UTC)

Urpekaritza kategoria aldatu

Ikusi dudanez Nitrox buruzko artikulua kategoriaz aldatu duzu, ez dut argiegi ikusten urpekaritza (batezere kirol edo aisialdi urpekaritza) ozeanografia barnean sartzea baina ez dut horretaz eztabaidatzeko intentziorik baina bai ikasten joatekoa.

Orduan urpekaritza ere kategoriaz aldatu beharko nuke ? Astia dudan arabera artikulu hau sakondu eta urpekaritza inguruko zenbait artikulu sortzeko intentzioa/esperantza dut eta zu atzetik aldatzen joaten behar ez izateko batezere.Piarres 13:53, 5 Urtarrila 2009 (UTC)

Eskoriatzako kaleak aldatu

Ondo iruditzen zait --Xabitxu 12:23, 11 Urtarrila 2009 (UTC)Xabitxu

Burdin Olatze aldatu

Ados. Aldatu dut errepikapena. Bide batez, badakizu nola euskaratu Col d'Aphanize izena? Eskerrik asko. -- Marklar2007 17:01, 11 Urtarrila 2009 (UTC)

Bale, Googleen bilatu eta hemen eta hemen Aphanize erabili dutenez, hori erabiliko dut. Euskaltzaindiak beste hitza hobesten badu, aldatuko dugu. -- Marklar2007 18:14, 11 Urtarrila 2009 (UTC)

Beasain-Olaran kategoriak txukun daude. aldatu

Bai, elegante daude. Eskerrikasko! --xeskisabel 22:44, 11 Urtarrila 2009 (UTC)

Morris Hiztegiak aldatu

Ez dakit zergatik datuak kontrajarrita dauden. Hiru hiztegiak desberdinak dira. Galderaren bat edukiz gero, idatzi niri mikeledorta@mac.com. Gainera, "Morris Hiztegia" jarri ordez, "Morris Hiztegiak" jarriko nuke.

Ondo izan

Mikel Morris

Txantiloia aldatu

Kaixo, ikusi dut ospitale txantiloia konpondu duzula, eta beste bat konpontzeko laguntza behar dut. Txantiloi:Polizia infotaula oso infotaula estua da eta ospitale infotaularen antzekoa izatea nahiko nuke. Lagundu nazazu arazo hau konpontzen. --An13sa 09:59, 17 Urtarrila 2009 (UTC)

Kaixo Josugoni, gatz artikulutik sodio kloruro artikulura berbideratu duzula ikusi dut. Kontuan izan sodio kloruroa gatz mota bat dela, besterik ez, gatz arrunt deitu ohi dena. Gatzak, orokorrean, talde zabalagoa dira. Nik uste dut gatz artikuluak egon behar duela gatz arrunt edo sodio kloruro artikulutik bereizita.--Assar; (erantzun hemen) 12:25, 18 Urtarrila 2009 (UTC)

Uhmm, uste dut gatz mineralak gatzen azpimultzo bat direla. Gatzak organikoak ere izan daitezke; izatez, uste dut gatza azido baten eta base baten konbinazio orori deitzen zaiola, ezta? Ez dakit, duela asko ikasi nuen hori. Agian ingelesezko wikipedian jarraitutako eskema erabil dezakegu, eta disanbiguazio orri bat sortu.--Assar; (erantzun hemen) 09:53, 19 Urtarrila 2009 (UTC)

plantilla aldatu

Cuando una localidad no tiene escudo, en la plantilla aparece una imagen gris en forma de escudo con un signo de interrogación. Es bastante apropiado que salga esa imagen, porque da a entender que no se tiene el escudo o no existe, y los usuarios interesados pueden subirlo. Ese hecho no se da en tu edición, y no sé por qué. Mira estos ejemplos: Aiara, Leaburu, Els Prats de Rei o Teror. Insisto: con tu edición, esa imagen no aparece.

laguntza aldatu

nola aldatzen da titulu bat? Adibidez, ibiltartea ordez, ibiltarte?

Joxemai aldatu

Kaixo, Josu, eta milesker zure aholkuengatik. Galdera bat daukat: interwiki direlako horiek nola jarri behar dira, eskuz edo badago txantiloi edo bestelakoreb bat automatikoki egiten dituena, bestela lan itzela eta zaila iruditzen baitzait. Eta gero, zuzentzeko, laguntza atalean irudiak sartzeko Irudi ... sartuta daukazue, baina horrela ez dabil Fitxategi ... sartu behar da. Hurrengora arte eta poliki poliki aurrera!

Estela aldatu

Aupa Josu. Nik uste dut hobeto zegoela lehen. Ikus Elhuyarren edo Euskaltermen. --Unai (esan) 17:07, 31 Urtarrila 2009 (UTC)

Beno, Harluxeten sarrera interesgarria dator, gure eztabaida argitzen duena. Estela polisemikoa litzateke, beraz, eta bi esanahiok edukiko lituzke. Argipen orri bat egingo dut, hortaz. --Unai (esan) 17:28, 31 Urtarrila 2009 (UTC)

Zer esan nahi duzu?--Unai (esan) 17:39, 31 Urtarrila 2009 (UTC)

neogotikoa aldatu

agian, kendutako horiekin, hirugarren zerrenda bat ere egin liteke, nire ustez behintzat. "Beste batzuk" jarrita, adibidez. --Xabitxu 10:18, 22 Otsaila 2009 (UTC)

ba bai. Agian arrazoi izango duzu.--Xabitxu 10:31, 22 Otsaila 2009 (UTC)

copyrighta aldatu

Gabon!

Ez nekien nola erantzuten zen wikipedian eta orain ikasi dut (horregatik ez nizun erantzuten orain arte). Ulertu dut copyright-ren baldintzataz esaten duzun guzti hori. Beraz ezabatu AC/DC-ren nere gehitzea...

Baina hortik aurrerako guztiak... adibidez Mel Gibson-ena, nere lan pertsonala da.

Agur.

laguntza edizio txikia aldatu

kaxo, josu, nola markatzen da euskerazko wikipedian edizio txikia? Milesker.Joxemai 15:26, 4 Martxoa 2009 (UTC)

Eguzkilore edo ekilore aldatu

Kaixo Josugoni, Bitor naiz, ados, Helianthus annus ekilore da (zer interesgarria), adio!.--Bitor 21:28, 6 Martxoa 2009 (UTC)

Assar edo irakur nezakeen edozeini doakio galdera: Nola berbideratu dezaket artikulu bat? Adibidez: Mikel Donea jarri eta San Migel-en orrialdean agertzeko bidea... Asko eskertuko nizueke erantzutea. Gero arte!

--Euskalduna; (erantzun hemen) 20:25, 9 Martxoa 2009 (UTC)

Itsasmendi edo Itsaspeko mendi aldatu

Kaixo Josugoni! Nik ez dut gogoratzen noizbait entzun dudan "itsasmendi" hitza ezta itsaspeko mendi zehazki termino bezala. Guyot bai, baina hori gauza konkretu baterako zen. Nire ustez hitza existitzen ez denez itsaspeko mendi da hobea, baina aurkitzen badut aldatuko dut. -Theklan · ezt  · @   22:42, 24 Martxoa 2009 (UTC)

"Josugoni/2009 urtarrila-apirila" erabiltzailearen orrira bueltatu.