Lankide eztabaida:Josugoni/2007 maiatza-abuztua

Arkitektura greziarra aldatu

Iepa! hainbat artikulu ditut prestaturik. Arkitektura minoikoa, mikenikoa eta greziarra (arkaikoa+klasikoa+helenistikoa). Arazoa sailkapenean daukat: 3ak greziarrak dira (minoikoa, mikenikoa, eta greziarra). Baina ez dakit greziarra, mikenikoak eta minoikoak, zibilizazio ezberdinak zirelako, beren kapitulu bereizia behar ote duten. Kasu horretan, bi kategoria berri sortu beharko genituzke, ezta? Bi irtenbide ikusten ditut: 1) Arkitektura greziarra=minoikoa+mikenikoa+greziarra ala 2) Arkitektura Minoikoa / Mikenikoa / Greziarra. Zer uste duzue?? Zazpi (zure erantzuna hemen utzi) 15:44, 16 Apirila 2007 (UTC)

Nire iritziz artikulu berberan garatu dezakezu! Gero esanahi bakoitza greziarra, mikenikoa et minoikoa) garatu beharko zenuke. Ikusi adibidez frantsez wikipedian.

Aupa Josu! ez didazu sinetsiko, baina eztabaida hau ahaztua nuen eta ez nuen zure erantzuna irakurri. Agian ez nuen ongi jarraitu zure gomendioa. Pentsatuko dut nola moldatu.Zazpi (zure erantzuna hemen utzi) 09:45, 12 Uztaila 2007 (UTC)

Geu-tik GEU-ra aldatu

Kaixo, Josugoni. Eskerrik asko artikuluaren berbideraketa egiteagatik. Beste baterako... nola egiten da? --Unai Fdz. de Betoño 20:22, 12 Ekaina 2007 (UTC)

Aldaketak aldatu

Kaixo, Josugoni, zure aldaketak ikusi ditut:

  1. Stoa --> Estoa: ADOS
  2. Altamirako haitzuloa --> Altamirako leizea: ADOS (Ez zitzaidan bururatu)
  3. Berpizkunde --> Pizkunde: ADOS (Elhuyarren begiratu dut, eta biak daude ondo)
  4. Buleterion --> Buleuterion: ADOS (Bouleuterion ere izan zitekeen)

Ondo izan! --Unai Fdz. de Betoño 07:23, 14 Ekaina 2007 (UTC)

Arkitektura erromarra aldatu

Aupa, Josu: Arkitektura erromarra ezabatu dut, erromatarra bazegoelako jadanik, eta uste nuelako horren errepikapena zela. Erromarrarekin erromanikoa esan nahi bada, ez nago batere ados. Elhuyar begira ezazu. Nire uste apalean "Arkitektura erromanikoa" jarri beharko litzateke. --Unai Fdz. de Betoño 09:18, 15 Ekaina 2007 (UTC)

Eskertzen da zure azalpen sakona ("koña"rik gabe). --Unai Fdz. de Betoño 21:06, 15 Ekaina 2007 (UTC)

Gasteizko argazkia aldatu

Aupa! Oso argazki ederra, Gasteizko Otxanda dorrearena! Zorionak! --Unai Fdz. de Betoño 11:09, 18 Ekaina 2007 (UTC)

Hego Yemen aldatu

Iepa! Ados zurekin, Hego Yemen egokiagoa da. Aldatu dut jada. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 11:01, 24 Ekaina 2007 (UTC)

Iepa! Ikusi dut beiraren argipen orria ezabatzeko eskatu duzula. Nik kontsultatutako iturrien arabera (hemen), vieira moluskua beira da euskaraz, bidrioa bezala. Horregatik jarri nuen argipena. Informazio hori ez da zuzena? Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 21:47, 27 Ekaina 2007 (UTC)

Gabon! Ados ba. Niri ere arraroa egiten zatzaidan euskaraz "beira" izatea... Eta ondo dago jakitea hiztegi batzuk ez direla nik uste bezain fidatzekoak. Ondo segi. --Orereta (erantzunak) 22:08, 27 Ekaina 2007 (UTC)

Eskerrik asko aldatu

Artikulu honekin izugarrizko buruhaustea izan dut. Ez zuen estekarik eta horregatik begiratzea otu zait. Artikuluan estekak ipintzen ibili naiz eta izenburua testuarekin bat ez zetorrela ere kontu naiz ta horrexegatik titulu berria asmatu behar izan diot. Orain konturatu naiz zuk aldaketa batzuk egin dituzila, Eskerrik asko, orain benetako artikulu baten itxura dauka.--Aritz 20:15, 11 Uztaila 2007 (UTC)

Berriro ere eskerrik asko! Uztailak 11ko txsantiloia hobetu duzu. Nik ggoizean Azalean agertzen ez zelako momentuko konponketa bat egin dut gaztelaniako wikipediatik, Azala oker gera ez zedin. Orain dexente hobeto dago. --Aritz 20:15, 11 Uztaila 2007 (UTC)

pizkunde arki aldatu

aupa josu, pizkundeko arkitekturari buruzkoa prestatzen hasi naiz. asteburuan sartzen hasiko naiz. a tope!... --Zazpi (erantzun hemen) 10:51, 12 Uztaila 2007 (UTC)


Bizkaiko mendiak aldatu

IP arrarokoa naiz (ez dakit zergatik naizen horren arraro, baina tira). Aldatu egin dut zuk esan moduan. Halapuex.....

Historiaurreko aroak aldatu

Askoz itxurosoagoa eta politagaoa geratu da. Oso ongi. Ni ez naiz oso trebea txantiloiekin, beraz, aldatu lasai nahi duzuna. Historia wikiproiektuaren gainean duzun edozein iradokizun edo komentario jakinarazi mesedez (eta ni saiatuko naiz burutzen). A, bide batez komentatuko dizut datorren hilabeterako artikulu nabarmendurako bozketa oraindik prestatu gabe dagoela. Ez dakit nork egiten duen normalean. Ni saiatu naiz aldatzen, baina alferrik. Denborarik baduzu, ongi legoke aldatzea, gauza horretarako oso trebea ikusten zaitut eta. —Utergar 07:29, 18 Uztaila 2007 (UTC)

Nik ere ez dakit hiru aukerak nola hautatu, eta ez dut uste jarraibide hori inon egongo dela idatzita edo zehaztuta. Dena den, egin duzuna, aurrean aukeratu zena ordezkatu eta beste biak utzi, ongi dagoela uste dut. Hala ere, ezin da betiko hautatzen ez dena hor utzi. Nire ustez, bi edo hiru aukera izan beharko lituzkete artikuluek hautatuta atera daitezen. Ez dakit. PS: Lankide eztabaida:Utergar erabiltzea eskertuko nizu(e)ke, Lankide:Utergan ezin bainaiz sartu. PSS: Osatzeko asmoa nuen, bai.—Utergar 09:55, 18 Uztaila 2007 (UTC)

Ameriketako Estatu Batuak aldatu

Aupa! Egia da bai, hori da Euskaltzaindiak ofizialtzat ematen duena. Betidanik izan da hori horrela, edo duela gutxi aldatu dute? Ez nago seguru, baina lehen Amerikako jartzen zuela esango nuke... baina bai, aldaketa egin beharko dugu ba Wikipedia osoan. Kontuz ibili beharko da aldaketak egiten diren ordenean, loturak ez hausteko batez ere. Kategoriak lekuz mugitu, eta loturak aldatzea bot-aren bitartez egin daiteke, baina artikuluak berrizendatzea eskuz egin beharko da. Azken honekin laguntzerik bai? Eskerrik asko. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:44, 20 Uztaila 2007 (UTC)

Era berean, Ipar Amerikako edo Ipar Ameriketako? Amerikako guztiak aldatu beharko dira edo Estatu Batuez ari denean baino ez? Badakizu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:05, 20 Uztaila 2007 (UTC)

Dragon Ball izena aldatu

Dragon Ball izenaren inguruan gauza bat aipatu nahi dut. Berezko izena Dragon Ball da eta ez Dragoi Bola, eta garrantzitsua deritzot jatorrizko izena parentesi kanpoan jartzea. Dragoi Bola euskarara bikoiztena emandako izena baino ez da, eta ingelesezkoa jatorria da. Kanji/Kana ikurrak edo romanji idazkera jartzea frikismoagatik baino ez da, kuriositatea, baina ingelesezko izena ez. Ondorengo irudia lehen liburukikoa da, bertan ikus daiteke diodana horrela dela:

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/en/c/c9/DB_Tank%C5%8Dbon.png

Japonierazko idazkera, japoniarrek nola irakurri behar duten baino ez da.

Jonny 22:51, 21 Abuztua 2007 (UTC)

Izenaren kontuarekin ez nago guztiz konbentzituta, baina momentuz horrela utziko dugu. Kantuen inguruan, dakizkidanak jarri ditut (agian akatsen bat egon daiteke), baina DBGTrenak ez dakizkit (tituluak jarri ditut norbaitek alda ditzan). Hala ere agian abestien kontu hau beste artikulu baten egitea komeni da, ze artikulu luzeegia gelditzen ari da. Nire ustez Dragoi Bolako abestiak euskaraz artikulua egin daiteke, eta artikulu nagusian Ikus ere atalean esteka jarri. Berdin egin daiteke Dragoi Bolako pertsonaiak-ekin zerrenda bat eginez eta pertsonai bakoitzarekin artikulu bat eginez. Dragoi Bolak askorako ematen du eta eredu hau jarraitu ezkero kategoria bat ere sortu beharko litzateke. Jonny 15:08, 22 Abuztua 2007 (UTC)

Musika diskoen txantilioia aldatu

Aupa, txantilioi hau jarraitzen nabil disko guztiak formatu berekoak izateko: http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Euskal_musika/Diskoen_formatua Ez aldatu kursibak eta negritak mesedez, bestela disko guztiak aldatu beharko dira. Jonny 11:04, 23 Abuztua 2007 (UTC)

HIstoria aldatu

Kaixo Josu: Egia esan ez dut historiako taula ezabatu beharbada baten batek aldatzen jakingo lukeelako. Ez nekien aldatu ezin zitekeenik. Eskerrik asko dena dela. Lankide:Xabier Zure erantzuna hemen utz dezakezu.

Peña Ganchegui vs Peña Gantxegi; Euskal izenak gaztelerazko grafiarekin aldatu

Josugoni dixit "Gantxegi euskal abizena da, Peña ez bezala. Euskarazko wikipedian euskal abizenak euskaraz ipintzen dira eta beste hizkuntzetakoak berezko hizkuntzan (alfabeto latindarra badute, noski, bestela egokitu behar baitira...) Horrela jokatzen du ere euskal hedabide idatzi nagusiak, Berria aldizkariak."

Kaixo, barkatu hain berandu erantzutea, baina oraindik eztabaidetan ez naiz oso trebea (egia esan, ez dakit hau leku aproposena den ala ez).

Ez naiz ni izango gauzak aldatzen hasiko dena, batez ere hasiberria naizelako. Ez dakit aurretik finkatu diren hizkuntza irizpiderik dauden ala ez, bilatu arren ez bait ditut topatu. Horrela dela esaten baduzue, sinetsi beharko, problemarik ez, eta hemendik aurrera hala idatziko dut, kontsentsuan erabakitako zerbait dela ulertzen bait dudalako. Dena den, badirudi euskaldunok Espainatik jasotako hizkuntz-kontserbadurismo bat daukagula; beti eman dit amorrua atzerriko erregeen eta pertsonai famatuen izenak gaztelaratzea (Cristoforo Colombo, Henry VII, etab.). Nere herria Getxo bada, hala da, ez Guecho, ezta Guetxo ere. Firenze ez da Florencia, ezta Florentzia ere, barka nazazue, Firenze da eta kitto. Euskarazko grafia hain "berria" denez, ulertzen dut pertsona askok beren arbasoek eramandako izen bera mantendu nahi izatea, Euskal Herrian dena zipristintzen duten mobida politikoak alde batera utzita. Harritzen nau Gara egunkariak orain dela gutxi "Peña Ganchegui"ri buruzko artikulo bat argitaratzea eta euskarazko wikipedian "Peña Gantxegi" aurkitzea.

Lankide:Gandi Zure erantzuna hemen

AupaJosugoni! Esan duzunarekin gustiz ados nago, hizkuntza bakoitzak bere erara moldatzen ditu herrien izenak, hori onartuta dago eta ez naiz ni izango euskaltzaindiaren afarietan erabakitzen denaren kontra joango dena. Baina abizenez ari garenez, euskaldunok inork baino gehiago gogoratu beharko genuke zenbat izorratzen duen zure abizenaren idazkera aldatuta aurkitzea (aurrecoechea, echeandia, etab.). Alde horretatik errespetu gehiago erakutsi beharko genuke. Lankide:Gandi Zure erantzuna hemen

Aupa! Berria naiz wikipedian. Aste honetan hasi naiz lehenengo artikuluekin lanean. Atzo Eibar artikulua aldatu nuen eta Eibarren jaiotako pertsonaien artean Javier Aguirresarobe sartu nuen. Gaur ikusi dut aldatu egin duzula, eta euskal grafiaz idatzi duzula. Ondo. Hemen bertan irakurri dut zure irizpidea, eta neurri batean konforme nago. Hori da, beraz, Euskarazko wikipediaren araua? Konforme egon naiteke, neurri handi batean, baina zalantza batzuk ere bururatzen zaizkit.

  • Pertsonaia historikoetan ondo deritzot. Gaur egungoetan, baina, pertsona batek nahita erabakitzen badu "Aguirre" edo "Ybarra" idaztea bere izena, zergatik aldatu behar diogu guk?
  • Euskal izenak euskaraz idazten baditugu, zergatik ez da errespetatzen erdal grafia erdarazkoetan? Zergatik agertzen dira wikipedian Santxez, Bakero edo Perez (azenturik gabe)?
  • Beti euskal grafia erabili behar badugu, Euskaltzaindiaren zerrenda erabiliko nuke, eta adibidez, Ibon Sarasola sarrera ez litzateke zuzena izango, Euskaltzaindiak Saratsola honetsi duelako, eta horrelako beste hamaika adibidez.

Gai eztabaidagarri eta zaila, zalantzarik gabe. Lankide:Kizkur

Arkitekto aldatu

Aupa, Josu! Ez zait oso ideia ona iruditzen Arkitekto artikulutik Arkitektura artikulura berbideraketa egitea. Ez al zaizu iruditzen interesgarriagoa Arkitekto artikulua egitea? Beste hainbat hizkuntzatan horrela dago. --Unai Fdz. de Betoño 17:30, 26 Abuztua 2007 (UTC)

Bada zuk zeuk erabaki. Bestela, horrela jarrai dezakegu Arkitektura artikulua zertxobait "gizendu" arte, eta orduan bi artikuluetan zatiketa egin. Ondo izan! --Unai Fdz. de Betoño 18:03, 26 Abuztua 2007 (UTC)

Asteko itzulpena aldatu

Kaixo! Barkatu, baina nondik atera duzu Asteko Itzulpena Erronalen Kantorea dela? Ingelesezko eta gaztelaniazko Wikipedietan beste bat agertzen da. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 15:09, 28 Abuztua 2007 (UTC)

"Josugoni/2007 maiatza-abuztua" erabiltzailearen orrira bueltatu.