Jolarer
Ongi etorri, Jolarer, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Sarriaz
aldatuArratsaldeon, zehaztu egin dut Doneztebe elizakoa. Eta azalpentxo bat eztabaida-orrietarako mezuetarako: sartzen zarenean "aldatu-n" idatz ezazu mezuen amaieran, hasieran idatzi beharrean. Berdin dio, heldu egiten dira-eta baina oro har hala egiten da. Bestalde, mezua sinatzea komeni da hemen neuk egin dudan bezala edo ikusten dituzun beste eredu batzuen arabera eta besteari erraz erantzuteko moduan egoteko (ikus, "esan" txiki hori). "Zamakolari" ere bisitaldi bat ematera noa. Ondo ibili.--Lankide:Adrar (esan) 17:25, 8 Martxoa 2010 (UTC)
Zamakola
aldatuEgun on, neure ustez artikulua ez da kilometrikoa izan behar baina osatuta utz dezakezu horrela: biografia apur bat zabaldu, datu gehiago sartuta; bestalde, jaiotza eta heriotza egunak (ez soilik urtea) nonbait agertuko dira; iturri erreferentzial bat edo batzuk, baldin badaude; 2-3 kanpo loturak, ahal bada euskaraz; idazkirik utzi bazuen, tituluak edo gaiak; eta atal txiki batean aipatzea Zamakola kalea bere omenez bataiatuta dagoela (hala dela uste dut), ez dakit Diman edo beste nonbait egongo den. Hori eginda "zirriborro" estatusa kendu ahal izango genioke. Denboraz kalearen argazki bat sar liteke, ez dut uste eskulturarik edo egongo denik. eztabaida-orriko mezuei begira oraingoan hobetu egin duzu (zeure sinadura ipini duzu) eta aukeran faltako litzaizuke besteari erantzuteko aukera ematea: ikus neurea (edo antzeko formulak, "erantzun hemen" eta abar dakartenak) eta "Adrar" dagoen lekuan "Jolarer" ipini. Ondo ibili.--Lankide:Adrar (esan) 9:50, 9 Martxoa 2010 (UTC)