Azpiazu
Ongi etorri, Azpiazu, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Laguntzarik behar bikoizteko
aldatuKaixo guztioi, ingelesez edo ingelesetik testurik bikoiztu nahi ezkero hots egin iezadazue.
- Kaixo, abisu bezala, honako gauza hauek Txokoan ipintzen dira guztiek irakurtzeko. Zure eztabaida beste lankideek zurekin hitzegiteko erabiltzen da, zuk beraien eztabaidan erantzunez. Ez ahaztu eztabaidak beti sinatu behar dituzula goikaldean agertzen diren laukitxoen azkenaurrekoarekin. Izan ongi! Kabri, (erantzunak hemen) 15:01, 26 Martxoa 2007 (UTC)
- Bigarren saiakera, milesker. Horrela hobe ezta? Azpiazu 15:06, 26 Martxoa 2007 (UTC)
- Bikain :D Kabri, (erantzunak hemen) 20:06, 26 Martxoa 2007 (UTC)
- Bigarren saiakera, milesker. Horrela hobe ezta? Azpiazu 15:06, 26 Martxoa 2007 (UTC)
Banderak
aldatuKaixo Azpiazu. Banderatxo horiek agertzeko sortuta dauden txantiloi batzuk erabiltzen dira, eta kontua da herrialde guztientzako prestatuta daudela, baina momentuz ez da antzerako ezer egin gainontzeko lekuentzako (Euskal Herriko lurraldeak, Espainiako autonomia erkidegoak, eta abar). Bestela ere, jakin commons:en dagoen edozein irudi erabili dezakezula, eta bandera asko daude. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:11, 27 Martxoa 2007 (UTC)