Aupa Asun, galdera bat bakarrik. Konturatu naiz izenburuak aldatzen idazleen zerrenda aldatu eta antzinako artikuluak ezabatu dituzula. Adibidez, Zambrano, María sortu duzu eta María Zambrano ezabatu duzu, zergatik? Willy 14:17, 4 Jun 2005 (UTC)

  • Arratsalde on, Willy; berriro hasi behar dudala pensatzen dudalako ezabatu nituen artikuluak. Oso zaila da niretzat, euskaldunberri izanez, euskeraz idaztea. Inoiz ez nago ziur.
    • Ni ere euskaldunberria naiz eta arazo berberak daukat. Horregatik ez dut asko idatzi, nola edo hala uikipediaren ideia beste idazleek artikuluak hobetuko dituztela da.
  • Atsegin zaidan idazle multzo batek ezpaineraz idazten zuten (edo duten); orduan liburuen izenak, adibidez, ezpaineraz ipini behar ditut, euskeratu gabe daudelako gehienak; den-dena hori traba handia da artikuluen koherentziarentzat. Ez dakit nola egin.
    • Nik Enciclopedia Librean idazleei buruzko artikuluetan jatorrizko izenburuak ipini nituen, beraz kasu honetan erderaz, eta liburua itzulita zegoenean hau ere.
  • Idazle izenen ordena aldatu nituen Category zerrendan zuzen-zuzen agertzen dituztelako, baina ezin nuen lortu. Asun
    • Kategorietan artikuluak antolatzeko ordezko testua erabili dezakezu, adibidez
      [[Category:Idazleak|Zambrano, María]] idazten artikulua Zn agertuko da.

Nahi ba duzu artikuluak berreskuratu ditzaket. Eta ez kezkatu lan polita egiten ari zara. Willy 22:16, 4 Jun 2005 (UTC)

  • Ados orduan, eta mila esker. Asun. 22:40, 5 Jun 2005

Artikuluak aldatu

Epa! Kabri naiz. Eta Willy bezala administratzailea naiz. Ezabatu ditudan artikuluak, ez direlako erabiltzen eta Wikipediaren helburuarekin zerikusirik ez dutelako da. Zertarako balio duten azaltzen baduzu orrialde horiek hobetu genezake denen artean. gainera, gaztelaniaz zeuden idatzita horietako bat. Eta wikipedia hau euskarazkoa da. Mila esker, gabon zoriontsuak. --Kabri 19:33, 23 Abendua 2005 (UTC)

Uste dut artikulu guztiak berreskuratu dituela, ezta? Willy 05:27, 27 Abendua 2005 (UTC)
Agian zure orriaren "azpian" ez daudenak mugitu egin beharko zenituzke eta zure lankide orriko estekak aldatu ondo bideratzeko eta horrela Wikipedian dauden berzuzenketak ezabatzeko, egia esan "artikulu" horiek ez baitira entziklopedikoak. Ez dakit ulertzen duzuen esan nahi dudana (ez naiz oso ondo esplikatu :) ) nahi baduzu nik egingo dizkizut aldaketak. --Unaiaia (¿iritzirik?) 12:31, 30 Urtarrila 2006 (UTC)

Izen ezberdinak aldatu

Kaixo, zu al zara hurrengo lankide guztiak?

Aupa Asun, ikusi dut Eibartarra zarela.

Herrien artikulu gehienak penagarri daude, eta eibartarra zarenez zergatik ez duzu Eibar artikulua hobetzen? uste dut zu zarela horretarako egokiena

Zizurkildarra naiz eta Zizurkil herriaren artikulua idatzi dut, eta pixkanaka osatzen joango naiz. Inguruko herriena ere egiten hasteko asmoa dut.

Nahi baduzu Zizurkil artikulutik kopia dezakezu artikuluaren egitura edo bestela Altsasu herriarena ere nahiko ondo dagoela ikusi dut. Aio, geroarte


Aupa, ez dakit nor:

Oso gutxi idazten dut oso txarto idazten dudalako. Mila ezker zure mezu politagatik.

Aio, geroarte

Asun Undabeitia

Irudi:Orhy.jpg aldatu

Gauon Asun. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Orhy.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 20:20, 2 Urria 2006 (UTC)

Kaixo Barrie.
Gabon gauon baino politagoa da, ezta?
Nik ez dakit nola lortu lizentzia.
Argazkia nirea da. Deskribapena oso erraz; mendi bat, Orhy izenekoa eta emakume bat oripean. Emakume hori ni naiz.
Ezkerrik asko zuri, esateagatik. Asun Undabeitia
Kaixo, Lizentziarena zuk zeuk jarri behar duzu. Zuk egin baduzu jarri zuk egin duzula eta kitto... horretarako egin dezakezun hoberena Commonsera igotzea da eta bertan {{self}} jartzea da. aio! -Theklan; (zer?) 13:53, 18 Urria 2006 (UTC)
Egunon Asun. Baliteke gabon politagoa izatea baina niri bihotzetik irtetzen zaidana gauon da. Esango duzu erromantiko bat naizela. Theklanek primeran azaldu dizun bezala lizentzia zuk zeuk jarri behar duzu. Argazkia zurea denez (eta askea dela jartzen baduzu; hau da, besteek ere erabili dezaketela) commons-era igo, wikipedian igo zenuen bezala. Bertan lizentzia jartzeko hainbat txantiloi daude: GDFL-self, PD-self... Aukeratu zein den zuretzako egokiena eta jarri, deskribapenarekin batera. Irudia zuk egina izan arren copyright-a jartzen badiozu, ba jai daukazu, ez dira onartzen eta.
Bigarren kontua hau da: IbilArte izeneko artikuluan datu gehiago sartu beharko zenituzke. Ez dakigu ezer, partaideak nortzuk izan ziren bakarrik. Kategoria batean sartzea ezinbestekoa da. Joxe Amantegiren sortzailea ezezaguna den arren, zuk zerbait jakingo duzu, edo sortzailea bera izan. Ez dakit. Honetan ere ea zerbait txukuntzea lortzen duzun, baina ezin baduzu, ba ezer ez.
Hiru arazo txiki hauetan ahalik eta lasterren lagunduko diguzulakoan, eskerrik asko aldez aurretik. —Barrie(postontzia) 11:37, 22 Urria 2006 (UTC)