Ongi etorri, Aralar, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Nafarroa aldatu

Kaixo Aralar, kontu izan orain egin berri duzuna bezalako aldaketekin. Izan ere, 500 orrialde baino gehiago dira Nafarroa izeneko orrialdera lotura dutenak. Bestalde, jendeak Nafarroa bilatzerakoan Nafarroa Garaia aurkitu nahiko du, kasu gehienetan. Beraz, onena orain arte zegoen bezala uztea da. Sortu nahi zenuen beste artikulu hori sortzeko ordea beste modu baten egingo nuke. Nafarroa (Euskal Herria) izeneko artikulua sortuko nuke esate baterako, eta Nafarroa artikuluaren hasieran azalpentxo bat jarri: Euskal Herriko 6 lurraldeetako bat den Nafarroa ikusteko Nafarroa (Euskal Herria) ikusi. Zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:10, 21 Ekaina 2006 (UTC)

Nafarroa aldatu

Kaixo Aralar. Agian arrazoia izango duzu egin duzun izenburu mugimenduarekin, baina horrelako aldaketa garrantzitsua egin aurretik, beste lankideei proposatu beharko zenuke. Eztabaidan proposatu edo bozketa bat egin... bestela, seguraski, aldaketak ezabatu egingo dizkizute. Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 18:12, 21 Ekaina 2006 (UTC)

Sarrera berriak aldatu

Kaixo Aralar. Sortu dituzun artikulu berriengatik idazten dizut. Zure partehartzea eskertzekoa da, wikipedia honetan zerbait behar badugu, lankide gehiago da-eta. Baina kontu izan mesedez artikulu berriak sortzerakoan. Orrialde berri bat sortzerakoan ongi begiratu izenburua egokia den, ez jarri Fernado Katolikoa Nrik gabe, adibidez (konpondu daiteke, noski, baina arreta izan). Eta bestalde, artikulu baten eduki bezala Nafarroako erregea izan zen jartzea ez da nahikoa. Eduki gehixeago izan dezala, eta horrez gain artikuluak kategoriaren baten kokatu behar dira. Guzti honentzako orain hobetze prozesuan dagoen Wikipedia:Tutorial gida irakurtzea gomendatzen dizut. Mila esker! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:21, 28 Ekaina 2006 (UTC)

Biarritz aldatu

Ni ados nago zurekin. Aldatu egingo dut.

Eta gauzatxo bat: zure iruzkinak sinatzeko, nahikoa duzu --~~~~ idatzi edo goiko botoietan azken aurrekoa (sinadura duena) sakatu. Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 20:39, 28 Ekaina 2006 (UTC)

Gizon Emakume Guztion Ondare aldatu

Ikusi dut Gizon Emakume Guztion Ondare artikulua sortu nahian zabiltzala, baina ez nago izenburuarekin ados. Alde batetik, ez dut uste hitz bakoitza letra larriz idazteko arrazoirik dagoenik, eta bestalde, Gizadiaren ondare jartzea egokiagoa iruditzen zait. Zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:58, 5 Uztaila 2006 (UTC)

Beste hizkuntzatan nola jarri duten begiratu dut, eta Gizadia letra larriz jartzen dute, baina Ondare ez dakit larriz joan beharko litzatekeen edo ez, agian bai, zuk ikusi. Bestalde, lanean zabiltzala jakinarazteko lehen jarri duzun testu hori jarri beharrean, hasieran {{lanean}} kodea jartzea gomendatzen dizut. Ongi izan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:06, 5 Uztaila 2006 (UTC)

Artikuluen formatua aldatu

Kaixo Aralar. Artikulu berriak sortzerako badugu estilo-gida bat definituta, eta komenigarria litzateke zuk ere hori irakurri eta ahal den neurrian jarraitzea, guztiok itxura bereko artikuluak sortu, eta hauek ongi sailkatuta eduki ahal izateko. Hemen ikus dezakezu artikuluen formatua zein den. Mila esker. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:50, 5 Uztaila 2006 (UTC)

Kaixo berriz. Kasu pixka bat egin esan nizun honi, mesedez. Orain sortu duzun Aturri artikulu hori kategoriaren baten sailkatzea falta zaizu, eta interwikirik baldin badauka gehitu ere mesedez. Bestalde, hain definizio laburra sortuz gero, amaieran {{zirriborro}} kodea gehitu eduki xumea duela jakinarazteko. Dena dela, definizioa pixka bat moldatu beharko zenuke agian, Aturri ibai bat edo zer den ez baita adierazten. Ez gaizki hartu, lana hobetu eta ikas dezazun diotsut. Eutsi goiari! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:43, 6 Uztaila 2006 (UTC)