Kaixo. Lan bikaina ari zara egiten, euskarazko wikipedian garraiobide publikoen arloa osatzeko. Ikusi dut {{BS2-2}} txantiloian «AKATSA» testua jarri duzula: txantiloi hori ezabatzeko da?

Hala baldin bada, egokiagoa litzateke {{Ezabatu}} txantiloia jartzea orri horretan, horrela administratzaileren batek ezabatuko luke. Ondo izan, eta eutsi lan bikain horri. --Xabier Armendaritz 2013-01-22, 22:08 (Eguzk.)


Iepe! Mila esker! ba bai, txantiloi horiek ez ditut oso ondo menperatzen eta akatsa egin dut orri bat sortzerakoan... Segituan gehituko diot ezabatzeko zera hori, eskerrik asko berriro ere! :) --Laukatu naiz, portzierto.


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.