Ei majo! Lasai, eh! Irakurri nik ere jarritakoa eta konturatuko zarete zein den ezberdintasuna lotura bat jarri edo politika atalean taldea existitzen denaren eta artikulu oso bat idaztearen artean. Zuen webgunea begiratu dut eta oso txukun dago, baina Hitza ere jarri ahalko genuke, ziur berri asko dakartzala eta ez du inork oraindik jarri.

Bestalde Etxeorratz lankideak lan andana egiten du hemen, artikulu bikainak sortuz. Nahi baduzue, berarekin hitz egin, baina lasaitasunez. Ez du kriteriorik asmatu, baizik eta Wikipedia:Politikak atalean definitzen direnak jarri. Aurrekoan ere euskara artikuluan ezabatu genuen blog bat euskararen inguruan eta eztabaida antzekoa egon zen, gomendatzen dizuet irakurtzea, Txokoan dago oraindik eztabaida hori.

Bestalde, ez da ezker abertzaleari erasotzea. Nik ere kenduko nuke eta ezker abertzaleko kide naiz (ikusi nire lankide orrialdea, bestela). Gomendatzen dizu(e)t lasaitasun handiagorekin jokatzea.

-Theklan; (zer?) 21:59, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Ez ukitu koordenatuena, utzi zegoen bezala, kode berri bat erabiltzen ari baikara koordenatuak hobetzeko. Eskerrik asko. -Theklan; (zer?) 22:08, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Esker mila gomendioengatik baina lasaitasunaren uneak ez dira guretzat behintzat. Gainera inork ez du etxeorratzen lana ezbaian jarri. Hori badakizu. Ze kasualitatea gauza batzuk aldatzen dituela eta besteak ez.

Zuk ere berdina egingo zenuke? ados, baina geuk ez. Zuen epaia errespetatu behar dugu? zer dela eta, gure gisan pertsona normalak izango zarete ba?

Zer ba ez da lasaitasunerako unea? Esan dizut hobe dela taldearen ingruuko artikulua sortzea, txukuna eta kalitatezkoa. Nahi den loturarekin. Eta gero Usurbil artikuluan kanpo loturetan jarri beharrean, ba jarri beste leku batean, adibidez politika atalean. -Theklan; (zer?) 22:15, 4 Otsaila 2007 (UTC)
Nekagarriak zarete ba! -Theklan; (zer?) 22:19, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Zoritxarrez bai. Sentitzen dugu, ez da gure asmoa.

Ba jarrera horrekin lortuko duzuen bakarra da norbait gaur nekatzea, baina bihar, edo etzi, edo hurrengoan lotura ezabatzea eta inoiz gehiago ez entzutea zuen taldearen ingurun. Egin artikulu bat, mesedez, eta dena konponduta. Eta luzatu Usurbil artikulua politika atala sartuz. -Theklan; (zer?) 22:24, 4 Otsaila 2007 (UTC)
Momentu honetan ez dago administratzailerik hemen, baina egongo balitz sarrera ban bat izango zenukete zuen IPra. MEsedez, utzi hau eta egin zerbait konstruktiboa, artikulu bat bezala. -Theklan; (zer?) 22:23, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Artikuluren bat idatzi izan dugun bakoitzean ez gara hauen kontrolean jardun, zabaltzen utzi diegu, batez ere idazten duenari gehiago afektatzen badio. Badakigu ziurrenik baneatuko gintuzketela eta? komunistak baneoaren alde ala?

Artikuluak aldrebesten ibiltzen direnak bakarrik baneatzen dira ;) Etxeorratz, 22:28, 4 Otsaila 2007 (UTC)
Ba baneoaren alde ez, baina jarrera horren aurka bai. Wikipedia ez da blog bat, ez eta lotura pertsonalak edo kuadrilen guneak jartzeko. Wikipedia entziklopedia bat da eta beraz eduki entziklopedikoa behar du eduki. Zuen taldeak artikulu bat merezi du, artikulu txoroagoak baitaude hemen, dudarik gabe, horietako asko nik neuk sortuak. Egin artikulua, txukun, objetiboa eta neutrala eta kitto! Artikulu bat gehiago eta denok pozik. Beno, hau zen nire azken hitza, ohera noala.
Postdata. Artikuluen inguruan horelako aldaketak egiten badira eta gatazkak sortzen badira ez da ezer ere ez konpontzen behin eta berriro kendu eta ezabatzearekin. Hobe da Eztabaida:Usurbil orrialdera joan eta bertan aldeko eta kontrako eritziak ematea, ahalik eta akordio batera heldu arte. Ondoloin. -Theklan; (zer?) 22:29, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Etxeorratz zure argudioa baliozkoa izango da zure artikulu guztietan eta norantza berean kriterioak erabiltzen hasten zarenean.

Etxeorratzek ez ditu artikuluetan horrelakoak jartzen. Bilatu bat eta nik neuk aldatuko dut. Ondoloin -Theklan; (zer?) 22:31, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Ez dugu esan berak jartzen dituela, badaudela baizik. Guk 2 gutxienez aurkitu ditugu. Baina ez digute batere molestatzen, ze kasualitatea. Beno bihar etzi eta etzi damu horrela jardun beharko, ze pena. Tristea baina zer egingo diogu ba! Ondo lo ein zuek ere


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.