Kaixo! Ikusi dut hainbat artikulutxo sortzen zabiltzala. Bi gauza baino ez dizkizut komentatuko. Lehenengoa da izen batekin erregistratzen bazara errazagoa dela konbertsazioak mantendu ahal izatea, artikuluen formatuaren inguruan etab. Hori nahi izanez gero, noski! Bigarrena artikuluen formatuaren inguruan da. Zuk egin dituzun artikulu gehienak (ziberpunk, zibernauta...) ez dute kontatzen kontadore ofizialean, ez baitute formatu egokia. Kontatzeko barne lotura bat eta kategoria bat behar dute gutxienez. Gainera Wikipedian artikulu motzak egin bai, baina wikipedia ez da hiztegi bat... komeniko litzateke artikuluetan zerbait gehiago jartzea ahal baldin bada, behintzat... Nahi baduzu erregistratu edo ez, baina artikuluen formaturako hitzarmen batzuk baditugu eta komeniko litzateke horiek jarraitzea, gutxienez wikipediak formatu egokia izan dezan! Aio eta aurrera! -Theklan; (zer?) 18:32, 11 Abendua 2006 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.