Gabon! Hasteko ohartxo bat, beharrezkoa ez bada ere komenigarria da izena ematea eztabaidak hobe eman ahal izateko. Beno, harira. Arrazoia duzu esaterakoan Iruña dela izen ofiziala eta ez Iruñea. Gertatzen dena da Euskaltzaindiaren arabera egokia Iruñea dela. Ez da Bilbo/Bilbao kasuan bakarrik horrelakorik ikusten, baita Valle de Yerri eta Deierriren kasuan. HAu da, euskaraz nola izan beharko litzatekeen eta izen ofizialak ez dute zertan bat egin behar. Gainera artikuluan jartzen du Iruña dela izen ofiziala, eskubide txantiloian eta lehenengo atala. Bestetik ez da Iruñako merindadea, baizik eta Iruñeko merindadea, udalak hala adostua hau ere. Eta jarri duzun administrazioa atala... gazteleraz dago. Ez dago arazorik itzulpenak egitearekin, hauek copyright gabeko iturrietatik egiten badira, noski. Baina mesedez, guztia jarri aurretik saiatu "Blog de Notas" edo antzeko zerbait erabiltzen gaztelerazko atalak izan ez ditzagun. Nahi duzunerako, idatzi! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:54, 10 Maiatza 2008 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.