Errusiar Iraultzaren inguruko biografiak aldatu

Kaixo! Bai, biografiak oso ondo daudela iruditzen zait eta horiek txertatzen nabil. Vladimir Antonov-Ovseienko eta Fiodor Dan-en biografiak igotzeko ere asmoa dut baina testu luzeagoak direnez, moldatzen denbora gehiago pasa behar da eta libreago nagoenean egingo ditut. Eskerrik asko zuei materiala sortzeagatik! Ondo izan, -Jalkorta 13:23, 9 urtarrila 2018 (UTC)

Kornilov afera aldatu

Arratsalde on! Eskerrik asko Draza informazioarengatik! Lehenik eta behin, biografien kontua bukatu nahi dut eta gero horiek bukatutakoan, gertakariekin hasteko asmoa dut. Orduantxe, egingo dut. Ondo izan, -Jalkorta 14:01, 12 urtarrila 2018 (UTC)

Kategorien edukia aldatu

Kaixo, Draza. Kategoriak sortzean, kategoria orri horren edukitzat, ez ditugu kategoria horretara erantsi beharreko artikuluak jartzen, baizik eta kategoria hori barneratu behar duten kategoria zabalagoak. Adibidez, ikus ezazu zeuk sortutako «Bielorrusiako komunistak» kategoriari egin diodan zuzenketa: https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kategoria:Bielorrusiako_komunistak&diff=6104844&oldid=6104838

Gero, kategoria horretan artikuluak sortzeko bidea badakizu, bikain egiten ari baitzara: artikuluaren bukaeran kategoria hori ezartzea.

Gainerakoan, zorionak egiten ari zaren lan ederragatik: Euskal Wikipediak zuen hutsune bat betetzen ari zara, eta Wikipedian editatzeari buruzkoak azkar eta ongi ari zara ikasten. Berriz ere diotsut zeure wikilari kontua sortu beharko zenukeela (nahi duzun izenarekin; adibidez, Draza Mihailovitx), gainerako wikilariokiko harremanetarako eta zenbait edizio egiteko bidea erraztuko bailizuke.

Eutsi goiari, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz   2018-01-18, 08:57 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.