Lankide:Zataro05/Proba orria

Laura Mintegi idazlea

Laura Mintegi Lakarra (Lizarra, Nafarroa Garaia), 1955eko urriaren 26an jaiotako euskal idazlea, irakaslea eta politikaria da. Jaiotzez nafartarra da, baina txikitatik Bizkaian bizi izan da, lehenengo urteetan Bilbon eta geroago Algortan (Getxo).

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.

Literatur sari batzuk irabazi ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria.

Irrati saio eta telebista kate ezberdinetan parte hartu du (ETB, Hamaika Telebista, Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratia), nola idatzizkoetan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin , Euskaldunon Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).


40 lan baino gehiago idatzi ditu

Narrazioa

aldatu
  • Ilusioaren ordaina (1983, Erein)

Nobela

aldatu
  • Bai... baina ez (1986, Susa): Berriro argitaratu zuen elkarlanean 1999
  • Legez kanpo (1991, Elkar)
  • Nerea eta biok (1994, Txalaparta)
  • Sisifo maite minez (2001, Txalaparta)
  • Ecce homo (2006, Txalaparta)

Saiakera

aldatu
  • Sujektibitatea euskal nobelagintzan: Stephen Crane-ren "The Red Badge of Courage" (1999, EHU)

Biografia

aldatu
  • Julene Azpeitia (1988, Eusko Jaurlaritza)

Bestelako liburuak

aldatu
  • Korrespondentziak, Birgit Vanderbeke eta Laura Mintegi (2016, DSS2016.eus & Erein)