Tibeteko paisaia.

Tibeteko goi-lautada Asia ekialdeko goi-ordoki haundia da. Txinako Qinghai eta Kaxmirreko Ladakh artean kokatzen da. "Munduko teilatuaz" ezizenez ezaguna da oso azalera handia duelako, 2,5 milioi kilometro karratukoa.

Tenperatura hotza izaten da mendialdean elur asko dagoelako eta ibarretan epelagoa ohi da. Tenperatura aldaketa handiak izaten dira egunean zehar, goizak eta gauak oso hotzak baitira. Neguan 0 °C inguru izaten dira eta 17 °C udan.

Fauna eta flora

aldatu
 
elur-lehoinabarra.

Antilope tibetarra eta elur-lehoinabarra dira Tibeteko goi-lautadako animaliarik ezagunenak.

Landaretza urria da. Zuhaixka eta belardi haundiz osatuta dago, eremu altuetan onddoak eta likenak ere badaude.