Lankide:Xabier Armendaritz/Erronka eta dema

Anjel Lertxundi (idazlea, euskaltzain urgazlea)
«Erronka», Berria, 2003-06-24

Erronka

Anjel Lertxundi

Gogoan dut eskola garaian Erronkas deitzen genion mutil bat: harroa izateaz gainera, ukabilak dantzatzea gustatzen zitzaion, eta ez zuen bat edo bat puteatu arteko onik izaten. Erronka joz zebiltzanak fanfarroiak eta erronkak berak fanfarroikeriak ziren garai haietako txuloputza eta harroputa ahobero bat, alegia.

Gaur, ordea, ez dago erronkarik gabeko egunik, dena bihurtu dugu/zaigu erronkarako gai, erronkez bete dira euskara, euskalgintza eta euskal mundua. Ez dugu aintzat hartu orain urte batzuk Juan Garziak erronka hitzaren abusuari buruz idatzi zuen artikulu aparta (baina ez gogoangarria, euskal munduak erronkez lepo segitzen baitu).

Diodanaz inork zalantzarik balu, erronka jotzen dut Juanek artikulua idatzi zuenean baino are erronka gehiago eta are Erronkas ugariago dabilela euskal plazan.


Juan Garzia (idazlea, hizkuntzalaria, euskaltzain urgazlea)
ItzuL euskal itzultzaileen eztabaidagunea, 2005-02-01

Barkatu bazterrak nahastea, baina hain itsusiak izanik euskaraz "erronkak", ez al da inor ausartzen baliokide txukunagoren bat erabiltzera noizbait.

Esate baterako, Joxe Agustin Arrietak plazaratutako "dema" askoz aproposagoa?

Ziur asko (etsita nago), basamortuan predikatzen ari naiz, eta "erronka"rekin segituko du mundu guztiak, baina jakin nire belarria intsumisoa izango dela beti, eta euskarazko erronka ulertuko dudala "erronka" diozuenean, eta ez erdarazko "reto".


Xabier Amuriza (bertsolaria, idazlea, euskaltzain urgazlea, abesti honen letraren sortzailea), Anje Duhalde (abeslaria)
Amnistiaren dema, 1993

Amnistiaren dema
garaipen eguna
lortzen ari garena
lortuko duguna.

Amnistiaren demak
bakea du izar
eta askatasuna
oinarrizko indar
herri dena abian
hego eta ipar
gaur borroka dugu ta
garaipena bihar.


Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia

1 erronka (V-arr-gip, G, AN-larr; Lar, Añ, H), arronka (V-gip, AN-gip), arrunka, ronka. Ref.: Totor Arr; Asp Leiz2; Garbiz Lezo 186; Elexp Berg.

Bravata; desafío, provocación; amenaza. "Ronca, amenaza" Lar. "Vanidad" Garbiz Lezo 186. "Bravata, provocación" Asp Leiz2. Judioak baitzabiltza desarrazioan, guziak zire oiu, erronka ta meatxu (149). LE-Ir. Ta jaikitzekotán / niórk ez laguntzén, / bai ronka ta zistakotán. LE Kop 44. Erronka andi au zezen jabearen belarrietara iritsi zanean. Izt C 247. Orrenbeste erronka / aditutakuan. EusJok II 28. v. tbn. Xe 198 (arrunka). Erronka ta naste. AzpPr 97. Nere arrunkarikan / ez du iñork aditu. Ib. 68. Zurri ortako itzak arronkik txorrostuenetako baten ao-muturrak zirala. M.A. Iñarra Ezale 1897, 386b. Ez nazu izutuko zure arrunkakin. Alz Bern 77. Orain lau urte ainbat erronka / garai onetan ez dauka. Tx B I 104. Ez dago arrunka aundirik. Tx B 218. Geroenean etor leikio / erronka ari jardespena. Or Eus 390. Balendinen erronka garratz au entzuki. TAg Uzt 48. Aspaldian badaukak / erronka ugari. Zepai in Uzt LEG I 319.

2 erronka (L ap. A; Lecl, H).

"Erronka, ronflement. Erronkaz haritu, ronfler" Lecl. "Ronquido" A.


Nabarnizko Hiztegia

erronka, erronkie. (ERRONKA) Bravata, provocación, desafío. Joko edo apustura bultzatzeko desafidxue esan ohi da, ez erronkie. Ik. desteñie. ║ Erronki da desteñak botati lakue; erronkie, da desteñie bat dire. ❒ erronkie bota. Desafiar, fanfarronear, provocar. ║ Erronkie bota tzet. ║ Orrek bota dxosak erronkak! ❒ Apostua egiteko, Nabarnizen ez da esaten erronkie bota, desapidxu ein baino. ❒ erronkie ein. Desafiar, fanfarronear, provocar. ║ Arek e erronkak eitte ittu te ba esin sofridu ixeten deu bestik, arek alde eitten deu. ❒ Erronka botatzeko honela esaten da: Badau?, hau da, hari aurre egiteko inor ba ote dagoen.

erronkaka. (ERRONKAKA) Fanfarroneando, desafiando; amenazando. ║ Da "Erronkaka abil!" be esan eitten da. Erronkaka ba, seinde fanfarroi eitti lakue da ixetes erronkie.