Lankide:Txikillana/Cándido Bolívar

Txikillana/Cándido Bolívar
Bizitza
Jarduerak

Cándido Luis Bolívar Pieltáin ( Madril, 1897ko apirilaren 15a - Mexiko Hiria, 1976ko azaroaren 22a ) euskal jatorriko irakasle, entomologo, espeleologo eta politikari espainiarra izan zen .

Espainiako Bigarren Errepublikan, hezkuntza eta osasunarekin lotutako hainbat kargu bete zituen Manuel Azañaren jaurlaritzetan; 1936ko maiatzean, berriz, Azaña Errepublikako lehendakari bihurtu zenean, bere idazkari izatera igaro zen; Espainiako Gerra Zibilean zehar bete zuen kargu hori.

Mexikoko espeleologiaren abiarazletzat hartzen da eta bere aita Ignacio Bolívar Urrutiak bezala, entomologiari eskaini zion bere bizitzaren zati handi bat, bai Espainian bai Mexikon, bien adopzio herrialdean, garatu zuen zientzia. [1]

Formakuntza aldatu

Lehen eta bigarren mailako ikasketak Madrilen egin zituen, Institución Libre de Enseñanza erakundean. 1911n lizentziatura lortu ondoren, Natura Zientzietako goi mailako ikasketak hasi zituen; 1914an amaitu zituen, hamazazpi urte zituela. Hortaz, hiru urtetan lau urteko karrera egin zuen; eta hau zenbait ikasgairen azterketetara ikasle libre gisa aurkeztuz lortu zuen, bai Santiagoko, Bartzelonako edo Zentral unibertsitateetan.

Ibilbide akademikoa aldatu

14 urte zituela, Observaciones sobre algunas cuevas del Norte de España y descripción de una nueva especie de Speocharis artikulua argitaratu Boletín de la Real Sociedad Española de Historia Natural aldizkarian .

Espainian berriz, aurkikuntza garrantzitsuak argitaratu zituen Boletín de la Real Sociedad Española de Historia Natural aldizkarian. eta bere aitarekin Eos aldizkari zientifikoa sortu zuen.

Besteak beste, La Vida de los Crustáceos liburuaren eta aldizkari espezializatuetan argitaratutako artikulu ugariren egilea izan zen. Ohorezko irakasle izendatu zuten eta, aita bezala, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan honoris causa doktore.

Familia aldatu

1924an Amela Goyanesekin ezkondu zen, eta harekin sei seme-alaba izan zituen.

Ibilbide politikoa aldatu

Espainiar Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren, politikan sartu zen. Acción Republicana alderdiarekin hezkuntza eta osasunarekin lotutako hainbat kargu izan zituen lehen bi urteetan, Manuel Azañaren jaurlaritzetan. Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituenean Osasun eta Ongizate Sailburuordea izan zen. Manuel Azaña Errepublikako lehendakari bihurtu zenean, berriz, Bolívar idazkari bezala hartu zuen. Lan hau Espainiako Gerra Zibilean zehar beteko zuen, 1939ko otsailean errepublikarrek gerra galdutzat eman arte.

Mexikon aldatu

Cándido Bolívar eta bere aita Ignacio Mexikon errefuxiatu ziren eta 1939an, Daniel Cosío Villegasek sortutako Colegio de México (lehen Casa de España) elkartean sartu ziren, Mexikon errefuxiatutako espainiar talentuen babes-erakundea.

Mexikon, aita-semeek ere, 1940an Ciencia aldizkariaren sortzaile izan ziren; 1980tik aurrera Mexikoko Zientzien Akademiaren organo ofiziala bihurtu zen aldizkari hau. Cándido Bolívar Institutu Politekniko Nazionaleko Biologia Zientzien Eskola Nazionaleko irakaslea izan zen eta, geroago, ikastetxe bereko entomologia laborategiko zuzendaria.

Espeleologia aldatu

Mexikora iritsi baino lehen, Cándido Bolívar Maroko, Italian eta Estatu Batuetan egona zen, non esplorazio espeleologikoak egin zituen intsektu espezie berriak aurkitu nahian.

Mexikoko lehen espeleologia ikerketak Cándido Bolívar eta Federico Bonet Marco -k bultzatu zituzten. Nuevo León estatuko Villa García, Palmito eta Cueva del Carrizal eta Guerrero estatuko Boca del Diablo esploratu eta gero, lehenik Grupo Espeleológico Mexicano taldea sortu zuten, eta ondoren Asociación Mexicana de Espeleología elkartea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

[[Kategoria:Mexikoko zientzialariak]] [[Kategoria:Madrildarrak]]