Lankide:Paularey12/Proba orria

ZER DIRA? aldatu

Galtzagorriak euskal mitologiako pertsonai batzuk dira, Euskal Herriko tradizio eta kondairetan oso garrantzitsuak direnak. Mitologiaren arabera, galtzagorriak izaki magikoak eta txiki-txikiak dira, begi bistaz ia ikusten ez direnak. Hauek euskal mitologian duten presentzia talde-lana garrantzitsua dela erakustea da. Izaki txiki hauek besteei laguntzean lortzen den poztasunaren balioa erakusten dute.

 
Galtzagorria

ZER EGITEN DUTE? aldatu

   Ba al dakizu    

Galtzagorriei modu desberdinetan deitzen zaie tokiaren arabera, besteak beste, Aidetikako (Saran); Aiharra, Haio (Lapurdin); Beste mutilak (Gernikan), Patuek (Muxikan), mamarroak (Zarautzen)…

Galtzagorriak gizakiei etxeko eta baserriko lan guztietan laguntzen dute. Egin behar dituzten eginkizunak zailak eta ikaragarriak izan arren, momentu batean egiten dituzte, gainera, galtzagorriak beti laguntzeko prest daude, hori da haien ezaugarri nagusia. Hala ere, batzuetan pixkat nekagarriak direla esaten da, haien jabearen inguruan biraka-biraka egoten direlako oihuz galdezka: "eta orain zer? eta orain zer?"

NOLAKOAK DIRA? aldatu

Oso txikiak diren gizon eta emakumeak dira, gizaki itxura dute baina haien belarriak iratxoenak bezalakoak dira eta izenak dioen bezala, praka gorriak dituzte beti jantzita.

OLENTZERO EZAGUTZEN DUTE? aldatu

Galtzagorrien eta Olentzeroren arteko harremana oso estua da. Izaki magiko hauek Olentzerorekin bizi dira etxean. Horrek galtzagorrien eta gabonetako jaien arteko lotura indartzen du, biek paper garrantzitsu bat dutelako Euskal Herrian gabonak ospatzen direnean.