SAN PRUDENTZIO EGUNA

San Prudentzio eguna, apirilaren 28an ospatzen da, Gasteizen, San Prudentzio, Arabako Lurralde historikoaren zaindariari ohorez. Jaiari, jai egunaren bezperan jotzen den denborraden erretretarekin ematen zaio hasiera.

Danborradan, Arabako sukaldariak eta elkarte gastronomikoen ordezkariak biltzen dira, mantala eta kapela handiak eramaten dituzte, eta hiriko kaleetan zehar ibiltzen dira, kalejira baten modura txistu eta danborren soinuen laguntzaz. Aipatzekoa da, txikiek apirilaren 28an egiten duten danborrada txikia. Ohikoa izaten da egun horietan zehar perretxiko nahaskia eta barrazkiloak jatea.

San Prudentzio egunean, 28an hain zuzen, Armentiako basilikarainoko erromeria herrikoa izaten da, santuaren errelikiak ondratzeko. Erlijio ospakizuna amaitzean, lehiaketa gastronomikoak, herri kirolak (esku pilota, harri jasotzea, sokatira...) eta beste jarduera batzuk burutzen dira basilikaren inguruko zelaietan. Musika ere egoten da bertan, inguru guztiak alaitzen eta merkatu txiki bat osatzen duten postuak ere badaude, non etxeko produktuak nagusitzen diren.

Hiria guztiz animaturik dago eta giroa ezin hobea izaten da.

KANTA

Euskaraz:

Tun tunarekin turuten doinua

gure zaindariaren eguna (berriz)

Arabatarrok egun honetan,

elkartzen gara alaitasunez,

ospatutzeko Prudentzio jaia,

gure patroi handia.


Gazteleraz:

Suena el tun-tun y con él la trompeta

es la retreta de nuestro patrón (bis).

Los alaveses en este día con alegría y buena unión,

celebran fiestas a San Prudencio,

a San Prudencio su patrón.