Lankide:Nmemj/Proba orria

Hemiazygos zain gehigarria

aldatu

Hemiazigos zain gehigarria edo goiko hemiazigos zaina (Grekeraz: Hemiazygos) torax eremuaren goialdean aurkitzen den zaina da, bizkarrezurraren ezkerreko alboan kokatzen dena. Azigo zain sistemaren osagaia da. Zain honek 4.-8.ezkerreko sakoneko saihetsarteko zainetatik jasotzen du odola eta 7.-9.torax-orno mailan, azigo zainean drainatzen du.

Azygo zain sistema

aldatu

Azygo sistemaren[1] osagai nagusiak azigos zaina, hemiazygos zaina eta hemiazygos zain laguntzailea/gehigarria dira. Haien bitartez, barrunbe abdominal eta torazikoaren pareten odol-itzulia gauzatzen da.

Egitura

aldatu
 
Pareta zainen eskema irudikatzen du. Goi-ezker aldean, goiko hemiazigos zaina irudikatua

Hemiazigos zainarekin batera ezkerreko kardinal gaineko zainetan du jatorria normalean, nahiz eta jatorri nahiko aldakorra duen. Lehen zazpi saihetsarteko zainekin erlazioa dauka, baita ezkerreko goiko saihetsarteko zainarekin ere, zeinak lehen 3 saihetsarteko zainen odola bildu eta ezkerreko besondo-buruetako enborrean dreinatzeen duen odola.

Aldakortasuna

aldatu

Hemiazigos gehigarria txikia denean, goiko ezkerreko saihetsarteko zaina saihetsarteko 5. edota 6. espazioetara iritsiko da. Bere tamaina aldatu egiten da goiko ezkerreko saihetsarteko zain honen tamainaren arabera.

Ibilbidea

aldatu

Toraxaren goiko aldetik  eta ezkerraldetik beherantz abiatu eta atzeko mediastinoaren goiko zatira iritsiko den zaina da. T4-T8. eremuetako saihetsarteko zainetatik datoren odola biltzen du, alegia, hemiazygosaren goi aldean dago.

T7-T9 mailan eskuinerantz egiten du[2], beheko kaba zainaren atzetik pasatuz eta azygosean  odola zuzenean dreinatuz. Dena den, batzuetan  hemiazygos zainarekin bat egin, enbor komun bat sortu eta azygosean dreinatzen du odola.

Hemiazygos grekeratik dator. Azygos [3]hitzaren eratorria da. Hitz honek bakoiti esan nahi du, eta hemi-k[4] aldiz, erdia. Hemiazigos zainaren laguntzailea edo azigo zainaren goiko erdiaren ezkerreko baliokidea izateari egiten dio erreferentzia.

Erreferentziak

aldatu
  1. anatomia-funtzionala.pdf - UPV/EHU Ikasmaterialak
  2. (Ingelesez) Knipe, Henry. «Accessory hemiazygos vein | Radiology Reference Article | Radiopaedia.org» Radiopaedia (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  3. (Ingelesez) «Definition of AZYGOS» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  4. Banay, George L.. (1948-01). «An Introduction to Medical Terminology I. Greek and Latin Derivations *» Bulletin of the Medical Library Association 36 (1): 1–27. ISSN 0025-7338. PMID 16016791. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).