Tarantula (Lycosa tarantula) Lycosidae familiatik datorren armiarma da. Animalia hau, ornogabea eta artropodoa da. Tarantula armiarma mota bat da, hau da, araknido taldekoa. Beraz, lau hanka pare ditu. Tarantula gaueko animalia da.

   Ba al dakizu   

Europarrak Amerikara iritsi eta armiarma handiak ikusi zituztenean, tarantula izena jarri zieten, ikusi zituzten handienak baitziren. Horregatik, orain "tarantula" izena amerikar armiarma handientzat gordetzen da, eta Europako tarantulak (hemen deskribatzen direnak) "armiarma otso" izenarekin geratu ziren.

   Ba al dakizu   
Espazioan ikusten den emisio-nebulosarik handiena Tarantula izena du.
Tarantula
Tarantula.

Nolakoak dira?

aldatu
   Ba al dakizu    

Armiarma nahiz eta eskeletoa ez izan, heldua egiten den arte urtero 2 edo 3 aldiz aldatzen du haren exoeskeletoa.

Tarantulak nahiko handiak dira haren familiaren beste animalia batzuekin konparatzen baditugu. Gorputza bakarrik (hau da, hankak neurtu gabe) neurtzen badugu, emeen kasuan batez beste 27 mm neurtuko du, eta arren kasuan batez beste 19 mm neurtuko du. Bestalde, tarantula batek 100 gramo eta 155 gramo artean pisatzen du. Animalia hau ornogabea da, baina exoeskeletoa du, hau da, kanpoko geruza gogorra. Beste alde batetik, tarantula batek 10 hanka dituela dirudien arren, 8 hanka ditu, besteak bi pedipalpo dira eta usaintzeko eta ehiza egiteko balio dute. Tarantulak beltzak, marroiak, grisak edo kolore bizikoak izan daitezke, hau da, kolore bat baino gehiagoko tarantulak daude. Haien ilearen kolorea definitzen du tarantularen kolorea.

Tarantulek pozoia dute, baina, berez, tarantularen pozoiak ez du sintoma larririk eragiten gizakietan, eta are gutxiago bizia arriskuan jartzen. Azkenik, arrak bi urtera arte bizi daitezke, eta sexu-heldutasunera iritsi eta gutxira hiltzen dira. Emeak, ordea, lau urte edo gehiago bizi daitezke.

 
Tarantula aurretik begiratuta.

Zer jaten dute?

aldatu

Tarantulak haragijaleak dira eta, besteak beste, intsektu, sagu, txori-kume, igel eta apoez elikatzen dira gehienbat. Gauez ehizatzen dute eta pozoia injektatzen dute biktima geldiaraziz eta pozoi hori oso toxikoa da espezie batzuentzat. Haien dieta proteinaz beterik dago eta hori lagungarria da haien azal-aldaketarako. 3 eta 5 egun artean egon daitezke elikatu gabe.

 
Tarantula ehizatzen.

Nolakoa da bere bizilekua?

aldatu
 
Haitzulo baten sarrera.

Tarantulak munduko eremu guztietan bizi dira, baina araknido hauek bakartiak direnez, eremu bakartuetan, ilunetan eta beste animalia batzuk ibiltzen ez diren eremuetan bizi dira, hau da, ia kasu gehienetan haitzuloetan. Tarantula emea bere haitzuloan bizi da bizitza osoan, eta han ehizatzen du ezkutatuta. Hala ere, arrak, haitzulotan babesten diren arren, lurraldea zeharkatzen dute emeen eta ehizaren bila. Biek kobazuloak erabiltzen dituzte hibernatzeko.

 
Tarantulen munduko banaketa.

Zeintzuk dira haren harrapariak?

aldatu

Tarantulek, sinetsi ez arren, harrapari asko dituzte. Tarantulen ugaztun-harrapariak mapatxeak, azeriak, jaguarrak, pumak, katamotzak... izan daitezke. Hegazti harrapariak ugariak dira, hegazti haragijale edo orojale guztiek tarantula jaki gisa ikusten dute. Narrastien barruan suge asko, eta musker guztiak, iguana berdea izan ezik, harrapariak dira. Beste artropodo batzuk eta parasito batzuk ere harrapatzen dituzte tarantulak, eta, beraz, etsai kopuru handia dute.

Nola ugaltzen dira?

aldatu
   Ba al dakizu    

Esperma utzi ondoren arrek ihes egiten dute emeak jan ahal dituztelako.

Arrek oihal txiki bat egiten dute sabeletik ateratzen den esperma pilatzeko; ondoren, bulboak erabiliz xurgatzen dute, eta bikote bila hasten dira akoplamendua egiteko. Emeak onartzen duenean, arrak egindako oihalera hurbiltzen da eta han insematzen da. Emea 10 eta 2000 arrautza artean uzten ditu espeziearen arabera eta normalean prozesu hau martxoan edo apirilan gertatzen da euri gehien egiten duen hilak direlako eta horrela kumeak jaiotxean janari asko lor dezakete. 500 eta 1000 kume artean jaio daitezke.

Zer da arachnofobia?

aldatu

Munduan dauden fobia arruntenetarikoa da eta armiarmiei eta tarantulei izandako beldur irrazionala da. Gradu desberdineko arachnofobiak daude: Batzuk bakarrik armiarma handiei diete beldur Lycosidae, Theraphosidae eta Sparassidae familiakoei esate baterako, baina beste muturreko kasu batzuetan armiarma txikiei izan ahal diete beldur  Salticidae eta  Araneidae familiekoei adibidez. Sintoma nagusiak izerdia, arnasketa azkarra edo irregularra, takikardia eta goragaleak izaten dira. Aipatzekoa da pertsona gehienek tarantulei beldurra diotela oso handiak direlako eta itxura bitxia dutelako; baina, egia esan, armiarma horiek ez dira arriskutsuak gizakiarentzako. Fobia honek mehatxu handia suposatzen du tarantulentzat.

   Ba al dakizu    

Armiarma handi askori tarantula izena ematen zaie nahiz eta tarantulak ez izan.

 
Tarantula gizaki baten eskuan.

Maskotak izan daitezke?

aldatu
       Entzun!

Nahiz eta jende askok arachanofobia izan, badago gero eta jende gehiago tarantulak maskota bezala dituena. Izan ere, tarantulek ez dute gaizki usaintzen, asko egon daitezke jan gabe eta ez dute soinu handirik egiten.


Gehiago jakiteko estekak

aldatu

https://www.bioenciclopedia.com/tarantula/

https://www.faunaiberica.org/arana-lobo

Erreferentziak

aldatu

https://fr.vikidia.org/wiki/Tarentule

https://es.wikipedia.org/wiki/Tar%C3%A1ntula

https://kidshealth.org/es/kids/tarantula.html

https://www.univision.com/explora/7-cosas-superinteresantes-sobre-las-tarantulas-que-no-te-vas-creer

https://www.bioenciclopedia.com/tarantula/

https://www.faunaiberica.org/arana-lobo